Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA
Aretxabaleta tomatea
  • El 10 de septiembre se celebrará el concurso de tomate autóctono de Euskal Herria

2016az geroztik urtero Tomatearen Astea antolatzen dute Aretxabaletan. Aurten irailaren 6tik 10era bitartean egingo dute. Hala ere, egunik bereziena, irailaren 10a izango da. Egun horretan bertan "Euskal Herriko bertako tomatearen lehiaketa" antolatu dute eta oinarriak honakoak dira: Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da; Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork parte hartu dezake; - Lehiakide bakoitzak aurkezten duen mota bakoitzeko 3 ale aurkeztu behar ditu; Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da irailaren 6ko 12:00ak baino lehen e-posta honetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Asuntoan "2023ko Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa" jarri"; NANaren kopia atxiki, baita izen abizenak, telefono zenbakia, herria eta aurkezten den tomate mota); Tomateak irailaren 10ean, 9:30etik 10:30ak bitartean Aretxabaletako Udalak Durana kalean jarrita edukiko duen karpara eraman behar dira. ; Epainmahaia adituek osatuko dute eta erabakia 13:30ean emango dute. Lau sari banatuko dituzte: lehenak 500€ eta garaikurra lortuko ditu; bigarrenak 300€; hirugarrenak 150€ eta Aretxabaleta tomate onenari 150€.