1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE
Aldudeko gaztandegia

Alduden dagoen gaztandegiaren sozietatea urtarrilaren 30ean likidatu zuten, baina laborariek beste kooperatiba berri bat sortuko dutela iragarri dute. Orain 52 urte sortu zen Euskal Herriko Esne Kooperatiba. Aipatu kooperatibaren lekukoa hartuko du Louis Gevorson presidente duen Onetik elkarteak.

Maiatzaren lehen asteburuan, 6tik 7ra, hain zuzen ere, Euskal Gaztaren Azoka antolatu dute Idiazabalen. Askotariko euskal gaztak egongo dira, herri lehiaketa, Idiazabal Gaztaren salmenta, ile mozketa eta gazta nola ketzen duten erakusketa egingo dute, besteak beste.

Kataluniako Teresa Jordá Ekintza Klimatikoko sailburuak Nekazaritza Ministeritzak antolatutako Lehortearen Mahaian adierazi zuen Katalunian ez dutela kuaderno digitala erabiltzeko derrigortasunik jarriko irailean.

Gipuzkoako EHNEko hainbat kidek Zaragozan antolatutako Figan Nazioarteko Abeltzaintza azokara irteera egin zuten pasa den martxoaren 3oean.

Jende asko gerturatu zen EBELek (Emakume Baserritarren Elkartea) antolatutako hitzaldira. Kezka sortzen du autonomoen kotizatzeko sistema berriak eta horren lekuko bertaratutakoen galderak izan ziren.

Basoa Fundazioak basogintzari buruzko jardunaldia egin du martxoaren 24an, Artziniegan