1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra

Gipuzkoako EHNEtik kezkaz ikusten dugu Covid-19ak haragiaren prezioan eragin dezakeen jaitsiera. Jada larrialdi egoera aurretik haragiaren prezioa justukoa zen, eta orain gerta daitekeen jaitsierak baserri askotako egoera asko larritu dezake

Gipuzkoako EHNEtik kezkaz ikusten dugu Covid-19ak haragiaren prezioan eragin dezakeen jaitsiera. Jada larrialdi egoera aurretik haragiaren prezioa justukoa zen, eta orain

gerta daitekeen jaitsierak baserri askotako egoera asko larritu dezake. Jatetxeen itxierak eragin zuzena izan du aipatu produktuaren salmentan, baina etxeetako kntsumoak eusten dio eta herritarrek haragiarekiko duten estimazioa eskertzen da.

Gipuzkoako EHNEtik adierazi nahi dugu haragiaren prezioari eutsi egin behar zaiola. Baserritarrari pasteroak erosten dizkietenek iaz ordaindutako prezioa berean ordaintzen segi behar dute eta salementa puntuetan ere salneurri berdinari eutsi behar zaio, izan ere, baserrien biziraupena produktuengatik ordaintzen den horren baitan dago. Prezio horiek behera egiten badute, baserrien etorkizuna ere kolokan jartzen dute.

Baserri bat bera ere ezin dugu galdu. Baserri bat galtzen dugunean, ingurumenean, gure osasunean eta elikaduran dugun hutsunean atzera pauso handia ematen dugulako, herri bezala etorkizun beltzagoa sortuz.

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako EHNEtik eskatzen dugu baserritarroi beren produktuagatik ordaintzen zaizkien prezioei eusteko, kasu honetan, haragiaren prezioari esuteko, bestela denok galduko dugulako.