Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra

Gipuzkoako EHNEk Jaurlaritzari presioa egiteko eskatu dio

Gipuzkoako EHNE ha exigido al Gobierno Vasco que presione para que el Decreto recoja las enmiendas.

Gipuzkoako EHNEk Jaurlaritzari Madrilen presioa egin dezan eskatudio mindei buruzko Errege Dekretua proposatu bezala onar ez dadin: “Ezin dugu bete. Espainiako Gobernuak Nekazaritza lurren nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen errege-dekretuaren proiektua jarri zuen mahai gainean pasa den irailean. Nekazal sindikatu guztiok zuzenketak aurkeztu genizkion aipatu dekretuari, filtrorik gabeko arauak ezartzen dituelako. Minden zertifikazioa, hauen banaketa eta lurren kalitateari buruzko analisiak arautzen ditu, besteak beste, errege dekretuak.

Filtrorik ez du erabiltzen baserrien nolakotasunari dagokionean, ezta orografiak eragiten dituen baldintzen inguruan ere. Gipuzkoako minifundioagatik, eta aldapen nolakotasunagatik, ezin ditugu errege dekretu horretan mindak zabaltzeko ezartzen diren makina motak erabili.

Mindak ongarri organiko onena dira, baserrietan sortzen ditugu eta gehienok gure lurretan zabaltzen ditugu. Ongarri organiko horiek erabiliz gero, ongarri mineralak ez ditugu erabili beharko, hau da, jasangarritasunean jendarte osoak irabazten du. Minden kudeaketa, dena den, ez da doan egiten, baserritarrok ordaintzen dugu, baina kudeaketa horien preziorik ez da inon ageri. Horri gehitzen badiogu orain errege dekretu honetan agertzen diren baldintzak betetzera derrigortu gaitzaketela, are eta garestiagoa izango da minden kudeaketa egitea.

Dagoeneko erabat juxtuak diren irabaziak ditugun baserritarron gain ezin da gainkostu hau bota, horregatik Eusko Jaurlaritzari EHNEtik eskaera bat egin nahi dizkiogu: Madrilen presioa egin dezan errege dekretu honi baserritarrok aurkeztu dizkiogun zuzenketak dekretuan bertan jaso ditzaten.

Benetako apustua baserritarroi eustea bada eta kudeatzen ditugun Euskal Herriko lurrak modu jasangarrian mantentzen lanean jarraitzea, erronkari heldu eta gure aldeko apustua egin beharko du Eusko Jaurlaritzak”.