1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ataungo basoak irudian

"2020ko ekainaren 15eko Kutsadura Akustikoaren Prebentzioari buruzko Udal Ordenantzaren helburua da zarataren kontrako borrokan ingurumen- politika abian jartzea eta kaltetutako eremuetako giro akustikoa hobetzea. Guztiek dute ingurumen egokiaz gozatzeko eskubidea, bizikalitate hobea lortzeko. Era berean, nekazaritzatik edo basogintzatik bizi direnek ere eskubidea dute beren landaketak babesteko", horrela hasten da Ataunen basapiztiak uxatzeko gailuen ordenantza.

Publikatu zenean, baserritarron eta baso jabeen beharrak eta eskubideak aintzat hartzen ez zirela ikusita, EHNEtik zuzenketak egin beharra ikusi genuen. “Nekazaritza eta basolanetako gure landaketak babesteko eskubidea ematen zaigu itxuraz lehen artikuluan eta badirudi bi talde bereizten direla gizartean, ingurumen egokiaz gozatzen dutenak eta bestetik baserritarrak”, kexu agertu ginen EHNEtik eta piztiek sortzen dituzten kalteen aurrean babesa eskatu genuen. Urtebeteren ondoren, EHNEren ekarpenak aintzat hartu ditu Udalak eta ordenantzan txertatzea erabaki du.