EHNEk zalantzan jarri du Emakume Nekazarien Estatutuaren eraginkortasuna

2014 / 07 / 09

ebelerakusketaEusko Jaurlaritzak gaur goizean Emakume Nekazarien Estatutua onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoan lehen sektorean lan egiten duten emakumeen estatus juridikoa hobetzea helburu duen ekimen legegilea, genero arteko berdintasunean oinarritua. EHNErentzako, estatutu honek ez du aurrera biderik izango ez badira aukera guztiak garatzen eta ez bada aipatzen diren ekimenak burutzeko aurrekonturik zehazten.

Emakume Nekazarien Estatutuaren gaineko zalantzak, 2011n estatu espainarrean onarturiko Titularitate Partekatuaren legeak erakutsi duen eraginkortasun faltan du oinarria. Espainiar estatu osoan 52 ustiategik bakarrik hartu dute Titularitate Partekatua. Datu horrek garbi erakusten du beraz, ustiategietan berdintasuna bultzatzeko Legeak duen eragin eskasa. Bestalde, Lege hori bete ahal izateko beste lege batzuk aldatzea beharrezkoa da (gizarte segurantzaren legea, esaterako), baina aldaketok ez dira burutu eta beraz ezinezkoa da Titularitate Partekatua guztiz aplikatzea. Aurrekariak ikusirik, Emakume Nekazarien Estatutuarekin gauza bera gerta daitekeela uste du EHNEk eta bere garapena bertan behera geratzeko arriskua ikusten du. Ibarretxeren 95eko Berdintasun legearekin, antzeko zerbait gertatu izan da, izan ere, sistematikoki lege hori ez da bete, bultzatu zuten erakundeetatik hasita gainera.

EHNEk Estatutuaren zehazte prozesuan lege honi aurrekontu bat zehazteko beharra azpimarratu du behin eta berriz, legeak jasotzen dituen informazio, promozio, kontzientziazio eta bestelako neurriak aurrera eramateko behar diren errekurtso ekonomikoak zehaztu daitezen.

Alde baikor moduan, EHNEk beti egin du emakume baserritarraren aldeko, eta ez landa ingurunean bizi den emakumean, oinarritutako estatutu bat garatzearen alde, kontuan hartuz arlo zehatzak eta ezberdinduak beharrezkoak direla Lege honetan. Azkenik, sindikatuak historikoki egindako aldarrikapen hau jaso da, lehen sektoreko emakume eta gizonezkoen arteko genero berdintasunean aurrera egiteko aukera sortuz. Espero dugu administrazioak sektoreko emakumeekiko erakutsitako konpromisoak aurrera jarraitzea, eta ez dadila geratu asmo hutsean. EHNEk gertutik jarraituko du guztia, hala gerta ez dadin.

Berriak

Dokumentoak

Une honetan ez dago artxiborik.

Formazioa

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza537portada
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
top rated generic viagracome si acquista viagraviagra jelly onlinesildenafilviagra on line in italiataking old viagradiscount viagra canadail cialis funzionacialis effetti indesiderativiagra cuoregolden viagra pilldosage forms viagracialis for sale south africacialis funzionecialis prescription cost ukposologia cialismany viagra pillsesperienze viagraviagra senza ricetta italiacialis buy online australiacialis bruciore di stomacoget cialis thailandhow to buy cialis online safelyhealthy people taking viagracialis reaction other drugsviagra in thailandiacialis daily use couponindian herbal viagra for womenacquisto cialis senza ricettacialis generico indiaviagra usobuy cialis online no prescriptionviagra buying online oxfordcialis torrinomedicacontroindicazioni levitracompra viagra genericocheap viagra online canadian pharmacybuy viagra vegasviagra non efficacecialis daily use couponname for female viagraoriginal cialis medscialis naturale in farmaciaviagra originale senza ricettacomprare viagra generico in italiatadalafil compared to cialiscompra cialis online senza ricetta medicacheap discount viagracheap viagra saleviagra without prescriptions paypal

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.