Baserriko izarrak gu garelako

2015 / 09 / 25

ebel 007Datorren irailaren 26rako Emakume Baserritarren Azoka Gardena antolatu dugu EHNE sindikatuko Konfederazioko emakume baserritarrok. Elikadura Burujabetzaren bidean emakumeok erein dugun lanaren hazia aldarrikatzea da gure helburuetako bat azoka garden honekin. Guk erabaki, guk ekoiztu eta guk saldu izan dugu gure baserrietako produktua, tokian tokiko azoketan herritarrekin harreman zuzena eta gardena eskainiz.

Lehen sektoreko askotariko elkarteen erabakiguneetan parte hartzen dugu, ezinbesteko protagonistak garelako. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren iraganean, orainean eta etorkizunean ardura, zeresana eta zeregina izan dugu, badugu eta izango dugulako. Naturaren zaintzan, lurra babesten, haziak errekuperatzen, pertsonen zaintzan, belaunaldien arteko transmisioan, sortzean, birsortzean eta askotariko laboreen zaintzan gu garelako ezinbesteko katebegia.

Era berean salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak mahai gainean jartzen duen Emakume Baserritarraren Estatutuak sakontasun eta ausardia handiagoa behar duela, izan ere, ez baitu emakume nekazari eta abeltzainen langile izaera eta errekonozimendurik lortzen. Sektoreko emakume langilearentzako testu juridiko lotesle bat eskatzen dugu, oraingo honek ez duelako benetan ahalbideratzen emakume nekazari eta abeltzainek instituzio eta gizartearen aurrean aukera berdintasunik izatea: gizarteko eta administrazioko eragile guztiak betetzera lotuko dituen estatutua nahi dugu, eragina bakarrik ez dadin izan sektoreko eragileei zuzendutakoa.

Gainera, estatutu hau ez da berria, zazpi urte daramtzagu EHNEko Emakume Alorrekook estatutu honen lanketarekin gora eta behera. Agintean egon den administrazio bakoitzak bere interesen arabera moldatu du estatutua, beti asmo propagandistikoarekin eta beti benetako oinarriaren ezezagutzatik abiatuta: ez estatutu honek, ez eta aurretik planteatutakoek ere, ez dute jasotzen sektorearen benetako egoera, ezta protagonista garenon artean dauden desoreken datu kuantitatibo eta kualitatiborik ere.

Etengabe adierazi dugu Emakume Baserritarren Estatutuak eskubideen zerrenda behar duela, eskubide horien urraketek zein zigor izango duten jaso behar duela, administrazioak baserriaren inguruan hartu behar diren erabaki desberdinei buruzko informazioa era bateratuan igorri eta landu behar duela (jabetzari, titulartasunari, ondareen banaketari dagozkienak, besteak beste). Kalean bizi den edonork informazio mota hori zuzenean jasotzen du administrazioak trabarik jarri gabe, zergatik ez da berdina gertatzen lehen sektorean?

Hau guztia kontuan hartuta, beste behin ere aldarrikatu eta eskatzen dugu, gizartea osatzen dugun guztion artean, administrazioa barne hartuta, benetako neurri eraginkorrak eta pertsona guztiontzako lotesleak direnak jorratzeko prest gaudela. Denontzako baliogarria izango den Emakume Baserritarraren Estatutu duina lortzeko bidea berhartzeko prest gaude, beti ere, aurrez adierazitako hutsuneak eta eginbeharrak gainditzen baditugu denon artean.

Horregatik guztiagatik, Emakume Baserritarraren Estatutu hau ez onartzea eskatzen dugu"

Aldarrikapen hori berretsiko dugu, irailaren 26an Euskal Herri guztiko emakume baserritarrok ekoizten ditugun produktuen azoka gardenean. Donostiako Boulebardean izango da, 10:30etik 14:30era (egitaraua atzealdean). Azoka honetan Elikadura Burujabetza egikaritzen jarraituko dugu, denontzako duina eta eraginkorra izango den Emakume Baserritarren Estatutu baten alde lanean jarraituko dugun bezalaxe.

Horrez gain, Euskal Herriko emakume baserritarrok ekimen hau baliatu nahi dugu Kurdistandik Portugalera abiatutako Emakume Mundu Martxarekin bat egin eta gure hazia jartzeko. Belaunaldiz belaunaldi haziak sortu, zaindu eta trukatu ditugu: lehen sektorean feminismoaren haziak ereiten ditugu, gizartearekin gure ezagutzaren hazia trukatzen dugu eta loratuko den Elikadura Burujabetzaren eskubidea zaintzen dugu egunez egun.

Beraz, hemendik gurekin elkarlanean aritu nahi duen guztia gonbidatzen dugu irailaren 26an Donostiako Boulevardean egingo dugun Euskal Herriko Emakume Baserritarren Azoka Gardenean parte hartu eta bere hazitxoa ereitera.

Berriak

Dokumentoak

Une honetan ez dago artxiborik.

Formazioa

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza537portada
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
cialis generico softviagra for womenlevitra generico in farmaciacialis everyday priceover the counter viagra canadacialis dove comprarecialis shopviagra pillsunited pharmacy support viagraviagra canada online ordercialis for sale south africacialis naturale funzionaviagra venditaviagra napoliviagra overnight ovencialis available in canadaesperienze viagraviagra ricetta biancaobtain cialis prescriptionviagra acquistoviagra online bariacquistare viagra in franciacost of viagra in indiamodalitГ prescrizione viagracan cialis used womenviagra pills londonacquisto viagra itacialis angeltop rated generic viagralist viagra tabletsviagra posologia consigliataviagra in sloveniaover the counter viagra canadaviagra free typingcialis prezziviagra are legal in which countriesvendo cialis genericoviagra englishdiscount cialis in canadabuy viagra houstonviagra senza ricetta milanoviagra fa bene al cuorebenefici viagracost viagra usabest viagra brandvery cheap generic viagraviagra napoliviagra other erectile dysfunction drugshow long do viagra pills lastviagra acquistare

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.