EHNEk kezka agertu du Nafarroako Gobernuak Landa Garapen Departamentuan ezarritako aurrekontuen blokeoaren gainean

2016 / 06 / 08

azokagardenaEHNEk kezka agertu du Nafarroako Gobernuak Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioaren Departamentuaren aurrekontuan ezarritako blokeoaren inguruan. Guztira, 5 milioi euroko blokeoa jasoko du departamentu honek, berriro ere, sail hau izango da murrizketa gehien izango dituena. Landa Garapen Programan jasotzen diren zenbait neurrien gainean mugak ezartzeak, erabat oztopatzen du Nafarroan nekazaritza zein abeltzaintzak duen etorkizuna, izan ere LGP funtsezkoa da sektorean bertako politikak garatu ahal izateko.

EHNE Nafarroako Gobernuak aurkeztutako blokeoaren aurka agertu da. ICM (mendiko zonaldetako laguntzak), gazteen instalazioa, hobekuntza planak edo nekazaritza ekologikoa zehazten duten neurrien gainean blokeoa ezartzeak erabat oztopatzen du sektoreak etorkizunean behar bezala lan egiteko aukera. Gazteak sektorean hasteko edo hobekuntza planak 2013 eta 2015 urteetan onartutako konpromisoak dira, eta ezinezkoa da horiek berriro ere atzeratzea. Sektoreak bizi duen errelebo falta larria kontuan izanda ulergaitza da gazteak sektorean hastea ahalbidetzen duten neurrien gainean blokeoak ezartea. Eurak dira sektore estrategiko honek aurrera egitea ahalbidetu dezaketenak.

Gainera, EHNEk Nafarroako baserritarrek bertako nekazaritza politikak izan ditzaten Landa Garapen Programan jasotako neurriek duten garrantzia azpimarratu du. Horregatik, Nafarroako Gobernuari dei egin dio kontuan izan dezan neurri horren gainean mugak ezartzeak izan ditzakeen ondorio larriak. Halaber, sindikatuak gaineratu du ez dela onargarria berriz ere murrizketak nekazari eta abeltzainengan zuzentzen diren neurrietan ezartzea.

Bestalde, kezkagarria da azken urteetan uholdeak eragindako kalteak konpontzeko ezarritako aurrekontuetan blokeoak ezartzea. Sektoreak kalteei aurre egin behar izan die, inbertsioak eginez, eta ulergaitza da berriz ere, bai Ministeriotik (Magrama) eta baita Nafarroako oraingo zein lehengo Gobernuaren aldetik entzundako promesa horiek oraindik ere airean egotea.

Guzti honengatik, EHNEk berriz ere eskatu dio Nafarroako Gobernuari arduraz joka dezan eta Landa Garapen Departamentuan ezarritako blokeo honek eragiten dituen kalteak aztertu ditzan. Blokeo hau ezin da erabili sektorearen etorkizuna baldintzatu eta 2017ko aurrekontuetan marra gorriak zehazteko.

  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
viagra brescialevitra cialis viagracialis generique equivalencevendo cialis genericofemale viagra trialsfarmaco in alternativa al viagra senza controindicazionidiscount viagra canadaviagra kamagralegal buy viagra online usagolden viagra pillbuy kamagraviagra costicialis mastercardcialis prescription cost uk100mg viagra genericviagra for sale in philippinescialis palermoviagra buying online oxfordcialis bruciore di stomacoviagra pentru femeihow to use cialis 20 mgcialis costobuy viagra vegascosto del viagracialis tablets womenviagra panoramafarmacia cialis genericobuy viagra for womenviagra delle donneprezzi cialis farmacia italiabest pharmacy generic viagraviagra sloveniaoptimum viagra dosagevardenafil costoviagra farmacia onlinehealth canada viagraonline viagrasildenafilbrand name viagra pricesacquistare viagra originale a prezzi piu bassicialis in italiaacquisto cialis italiaviagra cuoregolden viagra pillmuch does viagra cost prescriptioncialis buy online australiacialis torrinomedicavendita viagra contrassegnocialis price onlinecialis generico india

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.