Sorian Europako “esne munstro” handiena eraikitzeko proiektua gaitzetsi du EHNEk

2017 / 02 / 08

esnebehiak#Noviercas: #EstaGranjaNoeslaLeche lemapean, EHNE kide den, COAG, Nekazaritza eta Abeltzaintzako elkarteen koordinakundeak, Sorian Europako esne ekoizpenerako industria handiena eraikitzeko asmo duen proiektuaren aurkako gizarteratze eta sentsibilizazio kanpainari ekin dio. Gaur Madrilen erkidegoetako esne sektoreko arduradunek izandako bileran, nafarroako Valle de Odieta kooperatibak Noviercasen eraiki nahi duen 20.000 esne behiko industria erraldoi honek gizartean, ekonomian zein ingurugiroan izango duen kalteak aztertu dituzte. 

Nafarroatik zein EAEtik 200km baino gutxiagoko distantziara dagoen Noviercas herrian 20.000 esne behiko industria sortzeak kalteak eragingo ditu gure lurraldean esne ekoizpena lanbide duten baserrietan. Nafarroako 168 baserrik zein EAEko 360k, zein kantauriar isurialdeko baserri guztiak, kinka larrian geratuko dira horrelako proiektu bat aurrera eramaten bada.

COAGeko teknikariek Amigos de la Tierra elkarteko kideekin batera egindako txostenak horrelako industria batek izango dituen eraginak azertu ditu. Noviercaseko industriak, 20.000 esne behirekin ateak zabalduko balitu, 179.740.000 esne litro ekoiztuko lituzke urtean. Horrek inguruko 432 usitategiren lana ordezkatuko luke (Gaztela Leonen egun daudenen herena), edo gauza bera dena, landa inguruneko 726 lanpostu suntsituko lituzke modu zuzenean.

Era berean, aurreikusitako tamainako industriak egunean 4 eta 6,35 milioi litro ur erabiliko lituzke, zuzeneko kontsumoa (edateko) zein zeharkako kontsumoa (garbiketak, etab.) kontuan hartuz. Soria hiriburuko biztanleek egunean kontsumitzen duten ur kopurua, 6,15 miliio litro ur, baino gehiago hartuko luke industria honek. Gainera adierazgarria da sortuko duen minda eta ximaur kopuruak ingurugiroan eta osasun publikoan eragingo dituen kalteak. Industria honek 368.000 tonelada zabor sortuko ditu urtean, 4,4 milioi biztanleko zonalde batek ekoizten duen berdiña. 20.000 esne behiek Gaztela Leongo biztanlego osoak sortzen duen zabor organikoa baino gehiago sortuko luke, Soria probintziako biztanle guztiek sortzen dutena baino 50 aldiz gehiago. Zabor pilaketa honek eta beraren gestioak isuriak izateko arriskua dakar. Amerikako Estatu Batuetan (bertan ohikoak dira horrelako makro-industriak) garbi ikus daiteke horrelako makro ustiategiek uraren kalitatean, osasun publikoan, bertako faunan zein bestelako sektore ekonomikoetan, esaterako turismoan, sortzen dituzten kalteak.

Urtarrila amaieran Noviercasera egindako bisitan EHNEk bertatik bertara ikusi ahal izan zuen horrelako industria batek lurrari lotutako nekazaritza eredua garatzen duten ustiategi txikietan izango dituen kalte larriak. EHNEk gogorarazi du familia ereduko ustiategi txikiak direla kalitatezko produktuak ekoiztea bermatzen dutenak, eta salatu du 20.000 esne-behi dituen industria baserrien bideragarritasunaren aurka doala, herri bakoitzak bere elikadura burujabetza lortzeko duen eskubidea deuseztearekin batera.

Datozen asteotan, COAGek kongresuko alderdi politikoekin hasiko duen bilera errondari jarraituz, EHNEk bertako gobernuekin bilerak izango ditu, txostenen ondorioak azaldu eta horrelako monstruo handi batek bizia hartzen badu eragin ditzakeen kalte larriak azaltzeko. Hala proiektu honen aurkako jarrera garbia erakusteko eta horrelako proiektuak bertan behera utziko dituzten legeak ezartzeari bide emateko eskatuko die EHNEk, izan ere, mugak jarriz bermatuko baita abeltzantza eredu jasangarria eta profesionala bultzatzea. Kanpaina hau Bruselara ere helduko da Europako Legebiltzarreko ordezkariekin izango diren bileren bitartez.

2015eko apirilaren 1ean kuoten sistema desagertu zenetik, estatuan esne ekoizpenera zuzendutako ustiategien %10a galdu da, 17.084 ustiategi izatetik 2016ko abenduan 15.638 izatera pasa dira. Ia 2.000 baserri dira jatorrian prezioen beherakada jasan ezin izan dutenak. Noviercaseko proiektua ahalbidetu du kuoten sistemen galerak eta merkatuen araugabetzeak. 

Berriak

Dokumentoak

Une honetan ez dago artxiborik.

Formazioa

Gestión de explotaciones ganaderas de rumiantes

  • Data:7, 14, 21, 29 noviembre y 12 diciembre
  • Ordutegia: 15:30-19:30
  • Lekua: Villava  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

Planificación holística de la tierra y diseño de keyline

  • Data:30 octubre, 2 y 6 de noviembre
  • Ordutegia: 16:00-20:00
  • Lekua: Villava  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

ikastaro gehiago

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza544azala
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
generic drug cialisbuying viagra online legalcialis vs viagraviagra in parafarmaciaviagra price for mensimilar viagra pillsviagra vendita liberaviagra farmacia onlinehealth canada viagracialis generico controindicazioniviagra generico paypalcheap viagra saleacquisto viagra itaviagra prezzi farmacieviagra prescrizioneviagra ogni giornoviagra buy paypal moneypakunited pharmacy support viagradosaggio viagraviagra on line in italiacan i buy generic viagra in the usbuy viagra johannesburgbuy cialis online canadian pharmacyposologia cialislong does cialis 10 mg lastbuy kamagracialis generico consegna rapidaviagra vasodilatatoreviagra durata rapportoacquisto levitrainfarto viagraprescription prices for cialiscosГЁ viagraget cialis thailanddoctor see get viagrabuy viagra hamilton ontarioviagra non efficacelevitra da 20 mgscadenza viagraget cialis thailandcialis generique quebecviagra taking effectviagra usoviagra ssngeneric viagra ukindian herbal viagra for womenkamagra oral jelly ukbuy cialis online greececialis costocan i get viagra on free prescription

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.