Soriako makro-ukuiluaren aurka mobilizaziorako deia luzatu du EHNEk abeltzainen artean zein gizartean

2017 / 03 / 03

20170303Esnea ekoizten duten abeltzainek bizi duten egoera latza salatzeko mobilizazioak aurkeztu ditu gaur EHNEk Iruñean egindako prentsaurrekoan. 2015eko apirilaren 1ean esnea ekoizteko kuoten sistema desagertu zenetik, sektorea kinka larrian dabil aurrera egin nahian. Egoera honi, Nafarroatik 50 kilometrotara Valle de Odieta kooperatibak sortu nahi duen 20.000 behiko makro-ukuiluaren mehatxua gehitu zaio. Proiektu horrek aurrera egiten badu, Nafarrek ezingo dute bertako esnea hartuz jarraitzeko aukerarik izango.

 #EstaGranjaNoeslaleche kanpainari segida emanez EHNEk Noviercasen eraiki nahi den 20.000 esne-behietako makro-industriaren aurkako sinadura bilketari ekin dio egunotan. EHNEk esnea ekoizten duten abeltzain guztiak deitu ditu proiektu horren aurkako adierazpena sinatzera eta familia ereduaren aldeko apustu garbia aldarrikatzera. EHNEk gainera, manifestuan jasotzen den moduan, bertako erakundeei esnea ekoizterakoan merkatuaren kontrola berriz ezartzea eta ustiategien tamainei mugak jartzeko bideak ezar ditzatela eskatu die. Mugak jarriz bermatuko baita abeltzaintza eredu jasangarria eta profesionala bultzatzea. Noviercaseko esne munstro honek bizia hartzen badu Nafarroan esnea ekoizten duten 168 baserrik beraien etorkizuna beltza izango dute; landa-inguruneko hainbat lanpostu finko galduko dira, lurraldearen garapenean erabateko eragina izanik. Baserririk gabe, ez dago etorkizunik landa ingurunean.

Sinadura guztiak kuoten amaieraren urteurrenarekin batera, martxoa amaieran, Nafarroako Gobernuari helaraziko dizkio EHNEk, erakunde honek proiektu honekiko duen jarrera argitzeko eskatuz. Gainera, EHNEk dei egiten dio Nafarroako Gobernuari Valle de Odietak Caparroson duen 3.800 behiko industria handitzeko egindako eskaera zertan den argitu dezan.  Bestalde, EHNE erabat harrituta agertu da nafarroako abeltzainen kooperatiba den, Valle de Odietak, 20.000 behiko industria bat sortzeko asmoa duela jakitean. "Ulertezina da abeltzainek beraiek, euren sektorea hiltzen duen horrelako proiektu bat bultzatzea. Zein dago kooperatiba honen atzean?, Zein da benetan industria honen asmoa?", galdetu du EHNEk.

Abeltzainen sinadurak jasotzearekin batera, COAGek www.change.org webgunean zabaldutako kanpainarekin bat eginez, gizarteari ere dei egin dio EHNEk makro-ukuilu honen aurkako jarrera erakutsi dezan. Gizarteak ere jabetu behar du modu honetako ereduak bultzatuz, landa inguruneko lanpostu finkoak suntsitzen direla, ingurugiroan erabateko kalteak eragiten direla eta herriak bizirik gabe geratzen direla. Guzti horregatik, EHNEk dei egiten die lotura honetan beraien sinadura utzi dezaten: https://www.change.org/p/ministerio-de-agricultura-y-pesca-alimentaci%C3%B3n-y-medio-ambiente-no-al-proyecto-de-macro-granja-industrial-de-20-000-vacas-en-noviercas-soria

Danone

Abenduan EHNEk jakitera eman zuen moduan Danone enpresak Baztan eta Larraun bailarako zazpi abeltzaini esnea jasotzeari utziko dio datorren apirilaren 1ean, horietatik 3k aktibitatea bertan behera uztea erabaki dute. EHNEk beste industria batzuekin izandako bileren ostean, abeltzain horiei irtenbide bat ematea lortu da eta egun kaltetutako abeltzainak beste industria batekin ari dira hartu emanetan esne hori biltzeko.

EHNEk dei egin die azkenik industria zein banatzaileei, egiten dituzten publizitate kanpainez gain, benetan bertako esnearen aldeko apustu garbia egin dezaten, familia ereduko ustiategien alde egin dezaten eta esnea bertan erosiz jardun daitezen.

Berriak

Dokumentoak

Une honetan ez dago artxiborik.

Formazioa

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza545azala
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
viagra bresciaviagra chi lha provatoacquisto viagra generico on linecialis online discountcialis everyday pricetaking two viagra pillsdiscount viagra canadabuy cialis online canadian pharmacyshould buy viagralevitra per donnedaily dosage of viagraviagra bolognaansia da prestazione viagrapurchase viagra lahorehow to buy cialis online safelycialis uk buy laptopinfarto viagradiscount generic cialis indiaviagra buy usacialis originale venditaviagra pills londonacquisto viagra itacialis angelviagra farmaco genericoacquisto cialis in farmaciaunited pharmacy support viagradosage forms viagraviagra bolognaviagra generico prodotticialis mastercardlevitra odtbuy cialis online canadian pharmacyviagra naturale in erboristeriaviagra for sale in philippinescialis lasts dayssafe to buy cialis onlinename for female viagraviagra mastercardviagra storeviagra originale senza ricettasildenafil per donneviagra naturale aglioviagra herbal supplementcomprare viagraviagra rosa in farmacialevitra torrinomedicaviagra comprakamagra oral jellycosa serve viagrageneric viagra india

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.