Langileak eta baserritarak

2017 / 03 / 07

ebelerakusketa"EBEL-EHNE Nafarroa osatzen dugun emakume baserritarrok, martxoaren 8a gertu den honetan, nekazaritzari buruz daukagun ikuspegia azaldu nahi dizuegu. Ez dugu ahaztu behar, elikagai sanoak eta kalitatezkoak ekoiztearen ardura izanik, gizarteko sektore garrantzitsuenetariko baten aurrean gaudela.

Egunetik egunera ikusten dugu herriak hutsik geratzen ari direla. Herrietako bizitza mantendu nahi badugu ezinbestekoa dugu bertan emakume baserritarrak izatea. Azken hiru hamarkadetan nekazaritza industriala eta globalizatua lehenetsi da, tokian tokiko ekonomiak deuseztatuz, nekazaritza lan postu finkoak galduz eta emakumeak bertatik desagerraraziz. Herri hutsak ditugu, eta maskulinizatuak. Horregatik, ezinbestekoa dugu aurrera egitea. Bide horretan gizartearen laguntzarekin nekazaritza eredua eraldatu behar dugu. Nekazaritza politiken aldaketa behar dugu, familia ereduko ustiategi txikiak bultzatzea lortu behar dugu, horrela lortuko baititugu ekoizpen eredu dibertsifikatuak.

Emakume baserritarrok landa ingurunean ekonomia garatzen eta bizitza bermatzen jarraitzeko dugun bide bakarra, lurrari lotutako nekazaritza eredua bultzatzea da: tokian tokiko ekoizpenak ahalbidetu, ingurugiroa errespetatu, bertako basoak, arrazak zein barietateak mantenduko dituen eredua behar dugu. Familia ereduko ekoizpen eredua ezagutzera eman behar dugu, erdigunean ekonomia gizatiarra jarriz interes produkubistak besterik lantzen ez dituen ekonomia albo batera utziz. Horrela lortuko ditugu bertako elikagaiak, kalitatezkoak eta osasungarriak.

Nekazaritza zein abeltzaintza emakumeentzako alternatiba bat izan dadin eta aurretik aipatutako helburu horiek lortzeko bidean, beharrezkoak ditugu hainbat arlo: lurrak eskuratzeko erraztasunak, familia ereduari dagokion formazio eta aholkularitza, transgenikorik gabeko nekazaritza, bertako barietateak mantentzea, arau higieniko sanitarioak moldatzea eta produktuak eraldatzeko estrukturak sortzea, modu honetara bertako merkatuetan produktu horiek prezio duin batean saltzeko aukera izateko. Jakiak azoketara heldu ondoren, ordea, beharrezkoak ditugu bertako elikagaiak kontsumitzeak duen garrantzia ulertzen duten herritarrak izatea. Guzti honekin batera, ezin dugu ahaztu, emakumeak direla pentsio baxuenak jasotzen dituztenak, eta hala ezinbestekoa zaigula horiek hobetzea.

Baina, herrietako bizitza mantendu nahi badugu bertan beharrezko zerbitzuak jartzea ezinbestekoa zaigu: ikastetxeak, eguneko zentroak, menpekotasunerako laguntzak, garraiobideak, interneterako sarbidea tarifa egokietan, etab.

Guzti honekin batera, berdintasuna lortzeko bidean ezinbestekoa deritzogu genero rolak albo batera utziz eta gizarte arduratsua bermatuko duen hezkuntza lantzea. Emakume baserritarrok duintasunez jardun behar dugu gure egunerokoan, ahaztu gabe, gure lanak, gure gizartea elikatu, zaindu, sostengatu eta etorkizuna bermatzen duela".

EBEL-Nafarroa 

Berriak

Dokumentoak

Une honetan ez dago artxiborik.

Formazioa

Prevención de riesgos laborales

  • Data:5,7,12,19,21 de septiembre
  • Ordutegia: 09:00-14:00
  • Lekua: Iruñea ( Oficina de EHNE )  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

Adiestramiento de perros pastor

  • Data:3,10,17, 24 de junio y 1,8,15 y 22 de julio
  • Ordutegia: 10:30-13:30 / 15:00-18:00
  • Lekua: Lakuntza 
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa  logo-vector-gobierno-navarra

ikastaro gehiago

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza539azala
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
cialis veloceassunzione levitralevitra cialis viagracialis generique equivalencegeneric cialis canada customsviagra in sloveniaviagra vs generic viagracost of viagra in chennaiviagra ogni giornoviagra pills everprescription for viagraviagra occhimany pills viagradosage does viagra comeviagra nitrativiagra chi lha provatobuying viagra line uklow price viagraviagra occhiherbal viagra aucklandcialis torrinomedicaviagra del tibetcialis levitra differenzebuying viagra online advicehealthy people taking viagraviagra ricetta biancaricetta cialisviagra for females indiacialis price onlinecialis costoviagra taking effectviagra usoviagra ssngeneric viagra ukviagra for females indiahow to use cialis 20 mgkamagra pomatadiscount generic cialis indiaviagra in thailandiabest pharmacy generic viagraname for female viagracialis tablets for womenpastiglia cialiscialis naturale in farmaciaviagra emorroidicialis generico softbuying viagra online legalviagra ricetta farmaciacheap viagra saleviagra quotidiano

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.