Iritzia: Esnearen prezioa jaitsi eta Iparlat mozkinak banatzera?

30 / 03 / 2017

esneaKomunikabideetan oihartzunik izaten duten albisterik bada. Esne kuotaren desagerpenaren ondotik espainiar estatuan sorturiko kaosa esaterako entzutetsua izan zen, industria askoren gehiegikeriak tarteko etab. Beste batzuk ordea, isilago pasa ohi dira, eta bada garaia, gizarteari argitzen hasi gaitezen, pixkanaka bederen, gertatzen den hori zer den.

Askotan entzun behar izaten dute euskal baserritarrek "krisi" hau hobeto eutsi ahal izan dutela hemen daukaten antolaketagatik, kooperatiba sendo bat, atzetik industriaren gehingoaren jabe dena, esaldi biziki xarmant bati lotuta: "zuek ez kexatu, besteak nola dauden ikusita..."

Beno, hasi gaitezen linternak pizten argi pixka bat falta da eta. Asteko, arrazoia eman behar zaio "hobeto" esaten duen horri, estatu mailan ikusi ditugun egoera erabat kritikoren ondoan hala izan delako, baina gogorarazi beharko zaio salto itzela egon daitekeela "hobeto" eta "ondo" egotearen artean. Gure inguruan, baserri txikiak ditugu, kaletar zenbaiti "granja" deitzeko tentazioa ematen badio ere (lasai, ez gara horregatik haserretzen eta) gure bizilagun askoren aldean txiki gara oso, lurralde menditsuan egin behar izaten dugu lan, eta familia artekoen laguntza askotan mugagabeari eskerrak egin izan dugu aurrera. Motzean esanda, litroko kobratzen den prezioa nahikoa al da ditugun ekoizpen kostuak ikusita? Datuek esaten duten moduan, ez. Beraz, «ondo» egotera iristeko, badakigu norantz jo.

Bestetik, eta gaurko gaian sakondu asmoz, antolaketa horri ginda jartzen dionari heldu behar zaio, IPARLAT. Teoriak esan lezake ideala dela, baserritarrak kooperatiban antolatuta esne salmenta bateratua egiteko eta zikloa gehiago ixten laguntzeko industriaren jabetza izan. Gehiegitan bezala, hemen ere, teoria eta praktikak aldea dute ordea. Esan bezala, baserritarrena da industriaren gehiengoa (ez gehiengo osoa), ondotik Eusko Jaurlaritza, Caja Rural eta Laboral Kutxa dituelarik akziodun. Nola ulertzen da ordea, esne prezioak izan dituen jaitsierak ikusita, mozkinak banatzeko asmoak izatea? Ez al litzateke logikoagoa, enpresa bideragarri izanez, ahalik eta preziorik altuena baserritarrei esnearekin ordaintzea, nahiz eta banatzeko adinako irabazirik ez sortu? Badirudi ezetz.

Banaketa hau egitean, kooperatibak bere zatiaren arabera kobratuko du, baina nora joango da diru hau, baserritarrengana edo egiturak irentsiko du beste auskalo zer helburutarako? Askotan gertatu izan zaigun moduan, gure gehiengoak eta jabetzak birtual xamarrak dira. Informazio gehiago iristen zaio jabe den baserritar bati zurrumurruen bidez boletin informatibo zehatzekin baino (diskrezioaren izenean) eta azkenean, benetako aginpidea ez dago gure eskuetan, erabiliak izan hoi gara.

Martxoaren 31n hartuko dute erabakia, irabaziak banatu aurrez aipatutakoen artean eta gainera inbertsioak egiteko beharko den dirua, finantza erakunde berberi erosi, ederra operazioa. Eta entzuten jarraituko dugu baserritarrei esnearen prezioa igotzea berriz «ezinezkoa, merkatuko prezioak zein diren ikusita». Ikusiko dugu,boletin serioagoen faltan dakigunarekin, gure aurrikuspenak betetzen diren. Nere hitzak jan beharko ote ditut? Nahiago nuke.

Sinadura: Garikoitz Nazabal, Gipuzkoako EHNEko presidentea 

Noticias

Documentos

No hay archivos disponibles en este momento.

Formación

Elaboración y cata de vino

  • Data:7, 9,14, 16, 21 y 23 de noviembre
  • Ordutegia: 18:30-21:00
  • Lekua: Sartaguda  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

Elaboración y cata de vino

  • Data:15, 16, 21, 23, 28 y 30 de noviembre
  • Ordutegia: 18:30-21:00
  • Lekua: Arroniz  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

más cursos

Ardatza

Último número publicado de la revista Ardatza.

más ejemplares

ardatza545azala
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
generico viagraacquisto cialis in farmaciaviagra fa male al fegatomuch does viagra cost prescriptionviagra gel sale ukacquisto viagra in italia farmacocialis prescription cost uktadalafil venditamany viagra pillsgolden viagra pillviagra pill effectsherbal viagra aucklandprivate shop viagradove comprare il viagrashould buy viagragolden viagra pillbuy kamagraviagra bolognacialis naturale funzionalevitra odtcialis levitra differenzecialis generico indiabuy viagra online clinicdiscount generic cialis indiaviagra in thailandiacialis tablets womenmuch cialis australiamany mg cialis should takecialis farmacodinamicaorder canadian cialiscosto del viagracialis tablets womeneffetti indesiderati viagraacquisto viagra italevitra torrinomedicacialis angelcialis generico softcome si acquista viagraviagra online pharmacysuper cialisconfezione viagracialis generico consegna rapidadove comprare il viagrahow to use cialis 20 mgbuy generic cialis canada onlineviagra curativotadalafil prezzipastiglie di viagraviagra acquistocan buy cialis pharmacy

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.