Baserritarren azokak izango dira Iruñeko Sarasate pasealekuan

2017 / 03 / 31

bizilurapirilak1Urtean zehar Iruñeak izango dituen baserritarren azokak aurkeztu ditu gaur EHNEk prentsaurrekoan. Iruñeko udaletxeak emandako baimenari esker, baserritarrek urtaro bakoitzeko produktuak erakutsiko dituzte Sarasate pasealekuan ezarriko diren merkatu ezberdinetan. Horren berri eman dute gaur Patricia Perales, Iruñeko udaletxeko tokiko ekonomia jasangarriko zinegotziak eta Imanol Ibero, EHNE-Nafarroako presidenteak.

Larunbat honetan, apirilak 1, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean udaberriko baserritarren lehendabiziko azoka egingo da Sarasate pasealekuan. Bertan hiritarrek bertako produktuak ezagutzeko aukera izango dute. Hogei postu izango ditu lehendabiziko merkatu honek. Besteak beste, esnekiak, gaztak, ardoa, ogia, olioa, karakolak, haragia, eztia edota xaboiak, kremak eta loreak eskuratzeko aukera izango da.

Herri bakoitzak zer ekoiztu, nola eta zer jan nahi duen erabakitzeko eskubidea bermatzeko asmoz, hots, elikadura burujabetza lortzeko bidean sortutako ekimena da EHNEko Bizilur elkarteak bultzatu duena. Bide horretan, ezinbestekoa da nekazari eta abeltzainek ekoizten dituzten elikagaiak eta produktuak herritarrei modu zuzenean helarazteko aukerak zabaltzeko zenbait aldaketa bultzatzea. Baserritarrek euren etxeetan produktuak eraldatu ahal izateko arautegi higieniko sanitarioak malgutzea beharrezkoa da, izan ere, ez da bidezkoa, esaterako, famili ereduko gaztandegi txiki batek milaka gazta ekoizten dituen industria baten arautegi berdina bete behar izatea. Hala, erakundeei salmenta zuzenari bultzada emateko legedian egin beharreko aldaketak egin ditzatela eskatu die EHNEk.

Kontsumo taldeak

2017an Iruñean egingo diren lau baserritarren azokekin batera, kontsumitzaileek eta hiritarrek egunero bertako produktuak kontsumitu ahal izateko EHNEko Bizilur taldeak kontsumo taldeak abiatu zituen duela urte batzuk. Egun, hogei familia inguru dira asteartero bertako produktuekin osatutako saskiak jasotzen dituztenak. Saski hauetan kontsumitzaileek garaian garaiko barazki eta jakiak eskuratzen dituzte modu zuzenean. Gainera, www.ehne.eus/bizilur webgunearen bitartez saskietan bestelako produktuak ere jasotzeko eskaera egin dezakete. Besteak beste, behi edo zaldi haragia, olioa, arrautzak, esnekiak, pastak, zukuak, kontserbak, eztia, karakolak etab. eskatzeko aukera dute. Internet bidezko eskaera hauek ostirala aurretik egin behar dituzte, asteartean EHNEk Iruñean duen bulegoan jaso ahal izateko.

Bi tamainetako saskiak prestatzen ditu EHNEko Bizilur elkarteak. Batetik, saski txikiak (2 edo 3 pertsonarentzako egokiak) eta bestetik saski handiak (etxean 4 kide edo gehiago direnentzako). Txikiak hilabetean 35€ko prezio du eta handiak 50€. Informazio gehiago nahi izanez gero: bizilur@ehne.eus

  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
cialis velocegeneric cialis couponslevitra cialis viagraviagra online pharmacycialis mezza pastigliaover the counter viagra canadaorder viagra philippinesviagra ogni giornoviagra pills everfemale take viagramuch does viagra cost prescriptionviagra bolognais it legal to buy viagra in australiaprivate shop viagraviagra pills onlinecialis daily beastviagra nowviagra usoviagra libera venditaricetta cialiscialis talifadisviagra rosso italianotadalafil prezzoviagra effectsviagra tablets in lahorebuying viagra online legalcialis online buy sellviagra englishcialis price in egyptgenerico viagrahealth canada viagracialis generico controindicazioniviagra rosa in farmaciacialis prescription certificatedosage does viagra comeviagra kamagrabuy womens viagra onlineviagra pills everviagra fa bene al cuoredaily dosage of viagraviagra pill effectscialis for sale south africacialis naturale funzionaviagra pentru femeivardenafil genericoacquisto levitraherbal viagra women indiaviagra naturale ricetta medicacosГЁ viagraviagra italia

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.