Lehorteak eraginda egoera larria bizi du Nafarroako zereal sektoreak

2017 / 05 / 31

sequiaEHNEko belarkara sailak sektore honek Nafarroan bizi duen egoera zailaren berri eman du. Nekazariak aurretik ere jasotzen dituzten prezio baxuekin eta Nekazaritza Politika Baterauak profesionalak lehenesten ez dituelako kezkatuta baziren ere, une honetan begirada guztiak lehortearen eraginaren gainean jarrita dituzte.

Lehorteak, zein apirila amaieran izandako izozteek eta maiatza hasieran botatako txingorrak (Nafarroako Erdialdean 3.000 zereal hektarea baino gehiago izan dira kaltetuak), belarkaren sektoreak egun Nafarroan duen egoera zaildu du. Erribera behean zereal eta lekadunen uztak galdutzat eman dituzte jada, gainera, Erdialdean zein Lizarraldean ekoizpenaren uztaren %60tik gora galdu da. Gainontzeko zonaldeetan, Iruñerria, Orbaibar inguruan zein Lizarraldeko goipartean, euri gabeziak eta azken egunotako tenperatura altuek kalte larriak eragin dituzte. Orokorrean, azken hilabeteotako eguaraldiaren eragiñez Izarbeibar, Iruñerria eta Orbaibar inguruko gari eta garagarrak ihartuta daude eta hortaz errendimenduan jaitsiera handia izatea eragingo du. Belarkaren saila, beraz, egoera zail baten aurrean dago.

Belarkaren sektoreekin batera, abeltzaintza estentsiboan aritzen diren abeltzainak ere kalteak nabaritu dituzte; izan ere, abereek bazka gutxiago dute. Nahiz eta, kasu honetan datozen egunotako eguraldiaren arabera egoera aldatu daitekeen eta ekaina amaiera arte ezin izango den egoera guztiz baloratu. Hala ere, EHNEk sektoreak egoera zaila izango duela aurreikusi du eta hartara ustiategi hauek urtea amaitzeko laguntzak behar izango dituztela aurreratu du.

Egoera honen aurrean, EHNEK Ministerioko lehortearen mahaitik ezartzen diren neurriak –SAECAren bitartez kreditu lerroak ezartzea, PFEZ moduluen jaitsiera edo bestelako neurriak-  Nafarroan ere aplika daitezela eskatu du. Gainera, EHNEk nekazaritzako aseguruak hobetzeko beharra azpimarratu du, izan ere, aseguru-primetan ezarri diren igoerek, frankiziek edo aseguruek kubritzen dituzten arriskuen jaitsierak sektorean aseguruen kontratazioen beherakada eta aseguruek nekazarien beharrizanak ez kubritzea bultzatu du.

Argazkia: artxiboko irudia 

Berriak

Dokumentoak

Formazioa

Gestión de explotaciones ganaderas de rumiantes

  • Data:7, 14, 21, 29 noviembre y 12 diciembre
  • Ordutegia: 15:30-19:30
  • Lekua: Villava  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

Planificación holística de la tierra y diseño de keyline

  • Data:30 octubre, 2 y 6 de noviembre
  • Ordutegia: 16:00-20:00
  • Lekua: Villava  
  • Tel: 948 254 841 
  • logoeuropa   logo-vector-gobierno-navarra

ikastaro gehiago

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza544azala
  • © 2017 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
cialis prezzo al pubblicobuy viagra tokyomodalita uso viagracheap viagra salevendita pillole viagraviagra compraassunzione levitralevitra generico in farmaciaviagra pharmacy canadacialis brand for saleviagra miglior prezzovardenafil costogeneric cialis couponsbuying viagra online legalviagra herbal supplementcomprare viagrasovradosaggio viagracialis effetti terapeuticibuy cialis professional 20 mgquanto costa il viagrabuying viagra online legalviagra pharmacy canadakamagra thailandiaviagra miglior prezzoviagra free typingviagra ignarrobuy womens viagra onlinefemale take viagracheap generic viagra onlinecost viagra usaviagra vendita san marinoviagra free typingviagra sildenafil citrate tabletsposologia cialisonline doctors viagraviagra curativoviagra costo in farmaciacosГЁ viagraviagra panoramapastiglia cialiscialis farmacoviagra posologialevitra gocceviagra legal online bankingcasa farmaceutica viagraoptimum viagra dosagecialis canadian pharmaciesfoglietto illustrativo viagracialis proprietГ cialis vs viagra

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

Presiona el siguiente botón para aceptar las cookies de esta web.