Zestoa eta Azpeitiko mendietan 7.000 zuhaitz moztu dituzte eta publikoki salatu dute EHNE-Gipuzkoa, ENBA eta Baso Elkarteak
EHNE, ENBA eta Gipuzkoako Baso Elkarteak prentsaurrekoa eskeini zuten apirilaren 18an Donostiako Aitzol parkean. Landaketan moztutako hainbat landare eraman zituzten. Azaldu zutenez sabotaiak ez dira gauza berria, aspaldidanik jasaten ari dira. Zuhaitz anillatzeak, edo hainbat espezieren mozketak izan dira.
Azken asteetan, erasoak graduz igo dira: geroz eta zuhaitz espezie eta lurjabe gehiagoren kontra ari dira. Talde batek Berangon eta Azpeitin “11.000 zuhaitz” moztu dituela aldarrikatu du. Azpeitin eta Zestoan, sei-zazpi hektareatan 7.000 kriptomeria arrasean moztu zer nolako inpunitatearekin zenbait pertsonak kalteak eragiten dituzten”.
Prentsaren aurrean azpimarratu zuten beste behin ere “Basokoa da herri honetan burutzen den aktibitaterik berdeena. Landareak sartu, hauek zaindu hazten laguntzeko, garbitu, eta bere garaian ekoiztutakoa bildu, gizarteari egurra eskaintzeko. Trantsizio ekologikoarekin betetzen zaigu ahoa, jasangarritasunarekin, berriztagarraiak diren materialak erabili eta petrolio edo eratorrien alternatibak bilatzearekin.
Ugaritzen ari diren gertakari lotsagarri batzuk salatu beharrean aurkitzen gara. Haserre, ulertu ezinik uzten gaitu
Itxaropen haundiegirik ez
Salaketak jarri dira baino itxaropen haundiegirik ez dago egileak atzemateko. Adierazi zuten gizartearen ordezkariak diren erakunde (Aldundia eta Udalak) eta alderdi politikoen babesa botatzen zutela faltan eta beraien posizioa agertzea eskatu zuten. “Kalte hoiek lantegi, denda, etxebizitza edo parke publiko batean gertatu balira jarrera hau agertuko zuten?” ixiltasunak eraso hauen zilegitzea ekartzen zutela esan zuten. dituzte.