Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE

Lanean ari dela hildako beste pertsona bat, beste langile bat, beste baserritar bat. Gipuzkoako EHNEtik gure babesa eta gure dolua helarazi nahi diegu, atzo Amezketan, aurreko astean Usurbilen eta urtean zehar  gure inguru hauetan halako galera jasan duten sendiei.

Askotan jarri dugu mahai gainean zer nolako arriskua duen gure langintzak, animaliekin lan egiten dugunean, makinaria hartzean eta gurea bezalako lurralde aldapatsuan lan egiteak duen zailtasun gehituak. Albisteetan larritasun gorena dutenak ateratzen badira ere, egunerokoan, bata bestearen atzetik ditugu “sustoan” geratu direnak.

 Batzuetan pentsa genezake ekidin ezinezko gauzak direla, baina EHNEtik garbi dugu, badirela gutxitzen lagunduko luketen neurriak. Lanean aritu behar garenerako makina onak eta egoera onean izatea behar dugu, gurpilen egoeratik hasi eta mantenu orokorrekin jarraituz. Animaliak maneiatzeko tokiak behar bezala egokituta, bai negurako, garraiorako igo eta jaisteko, mendian lan egiteko bideak, harrapalekuak, etab. 

Neurri ezberdinak arrisku maila jaisten lagun dezaketenak, baina kasu askotan oinarri bera dutenak; inbertsioa eskatzen dute, leku batzuetan publikoa izango dena(herri onurako mendietan esaterako) eta kasu gehienetan baserritarrarena. Hor dago ordea gakoa, errentagarritasun ezak norbere burua kaltetzeko arriskuan jarri arazten du, segi eta segi lanean, malda handiko barrutietako belarra aprobetxatu asmoz, tailerrera deitzeko beldurrez fakturari aurre ezin egingo diolakoan, gure produktuen margen hutsalak lur azalera eta animalia kopuru handiak gobernatu arazten dizkigutelako, pertsona gutxiren artean.

Baserritarrok egiten dugun lanaren errekonozimenduak errealitate hori onartu eta balioan jartzea esan nahi du, beharrezko diren hobekuntzak egin, eta egiteko modua ematea norberari. Istripuak gutxitu, bizi kalitatea hobetu eta gazteentzako etorkizuna izango badu sektore honek, eta herritarren onurarako lanean jarraituko badugu, bide horri ekin beharko zaio.