Legazpiko Gipuzkoako gazta lehiaketaz gain irailaren 4an Ordizian izango da hitzordua gazta lehiaketa eta enkantearekin
- Este año se va a cumplir en Legazpi la 40ª edición del Campeonato de Gipuzkoa de Mejor Queso
- También se celebrará la 55ª edición del concurso de perros pastor con una participación ya definida
Iraila iristearekin batera artzainek hitzordu garrantzitsua izaten dute Legazpin. Aurten irailaren 1an, igandean, egingo dute Gipuzkoako Artzain Eguna. Beti bezala Gazta lehiaketa egingo dute eta bertan erabakitzen da Gipuzkoako gazta onenaren txapelketa, aurtengoa 40. aldia beteko duena. Bertan parte hartu ahal izateko Artzai Gaztako kide izan behar da eta aldez aurretik elkartean bertan izena eman behar da. Iazko irabazlea Gabiriako Baztarrika gaztandegia izan zen eta bigarren postuan, Olaberriako Aizpea gaztandegia gelditu zen. Lehiaketa honetan erabakitzen dira ondoren Euskal Herriko txapelketan parte hartuko duten gipuzkoar gaztak.
Artzai txakurrek ere izango dute beren protagonismoa. Berrogeita hamabostgarren aldia du Artzai Txakur Txapelketak eta dagoeneko bertan parte hartuko dutenen izenak argitaratu dituzte: Ihazko irabazlea Lagun eta Goiz txakurrak Migel Arregiren aginduetara; Joxe Mari Bengoa Zeu eta Kixki txakurrekin; Jesus Mari Plazaola Bat txakurrarekin; Aitor Tato Fidel eta Bat txakurrekin eta Jabier Zubiaurre Mendi eta Argi txakurrekin.
Bestetik, omenduko dituzten artzainen berri ere eman dute: Milagros Oiartzabal, Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra eta Joakin Ezkurra izango dira omenduak. Ardi okelaren 32. lehiaketa ere ospatuko da eguneko egitaraua osatuz.
Ordiziako Lehiaketa
Gaztagileen artean ospea duen lehiaketa ,Ordiziako Euskal Jaien baitako asteazkenean egiten duten Idiazabal Gazten Lehiaketa, irailaren 4an suertatzen da, aurten 51. aldiz ospatuko da. Iaz Segurako Ondarre gaztandegiak eskuratu zuten lehen postua ketutako gazta batekin. Gazta erdiaren enkantean, berriz, Super Amarak egin zuen pujarik handiena. 3.550 euro ordaindu zituen, azken bi hamarkadetako preziorik bajuenean.