Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA

2021eko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan landutako azaleraren %4,6 ekologikoan ziurtatuta zegoen

Irailaren 23an, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak EAEko Nekaritza Ekologikoari buruzko datuak eskaintzeko baliatu zuten. 2021eko datuen arabera landutako azaleraren %4,6 ekologikoan ziurtatu zegoela zehaztu zuten. Dena den, azpisektoreen artean alde nabarmenak daudela gaineratu zuten. Esate baterako, gehienbat barazkigintzan eta fruta arbolen laboreetan aritzen da nekazaritza ekologikoan jarduten den baserritarra; fruta arbolen kasuan %20,7 dira eta barazkigintzan aritzen direnak %19,9. Azalerari dagokionez, berriz, Arabakoa da garrantzitsuena, mahatsondoen, larreen eta estentsiboen laborantzari esker, 5.056 hektareako azalera guztira. 2021ean, ekoizpen ekologikoaren azalerak batez beste %16 egin zuen gora. Arantza Eguzkiza kontseiluko presidenteak adierazi zuenez, “urtez urte, Euskadiko nekazaritza ekologikoak goranzko joerari eutsi dio, eta 2021ean erregistratutako datuek bide ona erakusten dute. 2021ean errolda 2020an baino %8 gehiago hazi zen hain zuzen ere”.