Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA

2016az geroztik urtero Tomatearen eguna antolatzen dute Aretxabaletan. Euskal Herrian aur­ten ezin esan tomatearentzat uda oso egokia izan denik baina zortzi­garren edizioa aurkeztu da eta lehiaketaren lehen edizioak utzita­ko zapore gozoak ahaztu ezinik zailtasunak zailtasun tomatearen inguruko egitarau polita osatzera eraman dituzte antolatzaileak. Aurten irailaren 15an ospatuko da. Egun horretan bertan "Euskal Herriko bertako tomatearen 2. lehiaketa" antolatu dute eta oina­rriak honakoak dira:

Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da, ez da hibridorik onartuko. Euskal Herrian errolda­tuta dagoen edonork parte hartu dezake; Lehiakide bakoitzak aur­kezten duen mota bakoitzeko 2 ale aurkeztu behar ditu; Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da irailaren 12ko 12:00ak baino lehen e-posta hone­tan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Asuntoan "2024ko Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa" jarri; NANaren kopia atxiki, baita izen abizenak, telefono zenbakia, herria eta aurkezten den tomate mota); Tomateak irailaren 15ean, 9:30etik 10:30ak bitartean Aretxabaletako Udalak Durana kalean jarrita edukiko duen karpa­ra eraman behar dira. Epaimahaia adituek osatuko dute eta erabakia 13:30ean emango dute. Lau sari banatuko dituzte: lehenak 500€ eta garaikurra lortuko ditu; biga­rrenak 300€; hirugarrenak 150€ eta Aretxabaleta tomate onenari 150€. Eguna osatzeko antzinako tomate erakusketa, tomate haziak erauz­ten ikasteko tailerra eta tomate sukaldaritza eta dastaketa antola­tu dira.