Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA
La superficie dedicada al cultivo ecológico ha aumentado un 16%

Ekolurrak emandako datuen arabera, 2021ean %16 handitu da EAEn

Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, emandako datuen arabera, 2021ean %16 handitu da Euskal Autonomia Erkidegoan labore ekologikora bideratutako azalera; 2020ko datuekin alderatuta, 6.789 hektarea izatetik 7.905 hektarea izatera igaro da.

Operadore kopuruak ere, gora

Era berean, Ekolurrak zehaztu du 2021ean %8 handitu dela labore ekologikoko operadoreen kopurua, 2020ko datuekin konparatuz gero, 658 izatetik 710 izatera iritsi baitira. “Laboreen arabera, hazkunderik nabarmenenak fruta arboletan erregistratu dira (375 hektareatatik 404 hektareara), mahatsondoetan (984 hektareatik 1.150 hektareara), fruitu lehorretan (26tik 39ra) eta larre, belardi, bazka eta oleaginosoetan (4.502tik 5.684ra)”. Horrez gain, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko ordezkariek gaineratu dute, lurraldeari dagokionez 2021ean Araban kontzentratzen zirela labore ekologikoko hektareen %59 eta Bizkaian eta Gipuzkoan zati berdinetan banatzen zirela gainerako hektareak.