Baserria hiritarrei gerturatzeko saiakeratik jaio zen Aldundiak antolatutako jardunaldia
Urriaren 26an Donostiako Kursaalean, ‘Gure lurra, sembrando futuro’ jardunaldiaren bosgarren aldia egin zuten.Aipatu jardunaldia baserri mundua hiritarrei gerturatzeko asmoz sortu zen orain zenbait urte. Aurtengoan Uruguayko presidente ohia eta baserritarra den Pepe Mujika elkarrizketatu dute. Horrez gain, Mario Picazo metereologoak ere klima larrialdiari buruzko hitzaldia eskaini zuen.
Ez hori bakarrik, Xevi Verdaguer psikoneuroinmunologoak ere elikadurak osasunean duen garrantzia azaldu zuen.
Era berean, aurten martxan jarri duten Gaztenek Berriko hainbat partehartzaile izan ziren bertan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri behar duen Basotik fundazioaren berri ere eman zuten.