Behi Ukuiluen Ordenaziorako Errege Dekretuak, izapideetan diren ukuiluei ere eragiten die
- El Real Decreto que establece normas básicas de ordenación de las granjas bovinas echa por tierra las aspiraciones de la granja que Valle de Odieta proyectaba en el municipio de Noviercas (Soria).
- Las granjas que no han completado su tramitación deben regirse por la nueva norma
Behi Ukuiluen Ordenaziorako Oinarrizko Neurriei buruzko Errege Dekretuak Soriako Noviercas herrian Valle de Odieta SL enpresak egin nahi zuen makroustiategia bertan behera utzi du. Izan ere, aipatu enpresak 23.520 buruko makroustiategia eraiki nahi baitzuen Noviercasen eta indarrean sartu den Dekretuak, berriz, 20 aldiz buru gutxiago onartzen ditu ukuilu batean. Ustiategia ez eraikitzeko, urteetan luzatu den askotariko eragileek egindako borrokak garaipen gozoa lortu du.
Soriako herrixkan Valle de Odieta SLk aurreikusten zuen ustiategiak, bertan jarri nahi zituen buru kopuruak gainditzeaz gain, oraindik ere izapideak egiten aritzeak ere atzera bota du proiektua. Izan ere, Dekretuak azpimarratzen du, bertan zehaztutako neurriak betetzez salbuetsita dauden bakarrak, indarrean sartu den unean obratan zeudenak direla. EHNEtik garaipena gozoa dela esan eta horrelako proiektuek ez dutela lekurik aldarrikatu nahi dugu.
Kaparroson
Valle de Odieta SL-k abenduan Kaparroson duen makroustiategia gehiago handitzeko baimena eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Nafarroako epaitegiek bideratuta 7.620 ALU izateko baimena dagoeneko bazuen Valle de Odietak, baina 9.678 ALU izateko eskaera egin zuen. Sustrai Erakuntza taldeak gogorarazi du Dekretu berriaren arabera, ezin dela horrelako baimenik eman, izan
ere, bertan zehazten baita jada exititzen diren ustiategiek ezin zaiela handitzeko eskaerarik onartu. Ez hori bakarrik, Sustrai Erakuntzak susmoa du Nafarroako Gobernuari eskaera egin aurretik jada abere kopurua handitu duela. Hori dela medio, Gobernuari Kaparroson dituen instalakuntzak ikuskatzeko eskatu diote.