Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Eztien etiketatan gardentasuna eskatu dute

  • Los y las apicultoras solicitan ayudas directas por colmenas, “como el resto de profesionales del sector”
  • Han denunciado que la miel que llega de fuera “a menudo no cumple con las medidas de calidad”

Erlezaintzak une gogorrak bizi ditu: kanpotik ezti ugari sartzen ari da bertakoek bete behar dituzten kalitate neurririk betetzen ez dituztenak; eztiaren jatorririk ez da gardentasunez adierazten etiketatan eta burokraziaren handitzeak ez dio lanik errazten erlezainari.

Erlezainok erlauntzen araberako zuzeneko laguntzak eskatzen ditugu, gainontzeko lehen sektoreko profesionalen gisan, krisi larri hau gainditu ahal izateko (beste sektore batzuei Ukrainako gerraren ondorioak arintzeko eman zaien bezala). Zuzeneko laguntza horiek lagundu egingo lukete erle-kolonien mantentze- lanen gainkostua eta produkziogalera partzialki konpentsatzen. EHNEtik 10€ko laguntza eskatzen dugu erlauntza bakoitzeko 2022ko urtarrilaren 1ean REGAn erroldatutako eta ATPk kudeatutako erlauntza guztietarako.

Era berean, erlezaintza sektore profesionala 2023an erregai litroko 20 zentimoko laguntza eskaintzen zaien sektoreen artean sartu behar dela uste dugu.

Bestetik, Espainiako estatutik erleustiategiei ezarri nahi zaizkien eskakizun burokratiko berriak arbuiatzen ditugu. MAPAk malgutasunez erantzun behar die sektorearen berezitasunei, animalia-espezie jakin batzuen trazabilitateari, identifikazioari eta erregistroari buruzko erregedekretuen aplikazioan, bai eta ustiapeneko albaitariarenean eta osasunplan integralarenean ere. Eskakizun horiek, zalantzarik gabe, Administrazioaren lana erraztu nahi dute, baina ez diete inolako hobekuntzarik ekarriko erle-ustiategiei ezta kontsumitzaileei ere, eta kalte handia egingo diete erle-ustiategi familiarrei eta profesionalei. Horrez gain, Barroosiaren aurkako sendagai berriak (eraginkorrak) baimentzea eta sustatzea eskatzen dugu, erlezainok gaixotasun parasitario endemiko horri aurre egiten jarrai diezaiogun.

MAPAk EBko Kontseiluaren Espainiaren hurrengo Lehendakaritza baliatu behar du Europan Eztiaren Zuzentarauaren eta Europar Batasuneko Aduana Kodearen aldaketa zuzentzeko: merkaturatutako eztien benetako jatorria etiketetan behar bezala islatzeko. Gaur egun, inoiz izan den kalitate txarreko ezti kopururik handiena inportatzen ari dira, eta horregatik, ezinbestekoa da MAPAk kontsumitzaileei kontsumitzen dituzten erlezaintzako produktuen jatorriari buruzko informazio gardena emateko neurriak martxan jartzea.

Inportatutako eztien kalitatea gehiago kontrolatzea eskatzen dugu, baita gure herrialdeko barne-merkatuan egon daitezkeen faltsutzeak eta ontziratutako eztia ere.

Erlezainok salatu nahi dugu kanpotik datorren eztia, sarri kalitate neurririk betetzen ez duena, bertakoa baino merkeago saltzen dela eta hori bidegabea dela. Hori praktika desleial onartezina da, eta ezin da de facto erle-kanpaina bakoitzean egiturazko mehatxu bihurtu.