Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Erle beltzaren hazleek indarrak batzen dituzte.

Zaldibian sinatu da federazioaren sorrera

  • Con esta iniciativa se pretende favorecer el trabajo conjunto en defensa y promoción de la abeja negra

Erle Beltz Hazleen Elkartea da ERBEL, eta 2017az geroztik Euskal Herriko zenbait erlezain lanean ari dira berta­ko erle beltzaren arraza kontserbatu eta hobetzeko. Hazkuntza programa bat landu dute urte hauetan eta ezau­garri desiragarriak dituzten erreginak aukeratzen eta hazten dituzte. Bertako baldintzetara (klimara eta landaretzara) egokitutako erleak dira eta erreginen balio genetikoak esku­ratzeko hainbat proba egiten dituzte. Intseminazio artifiziala erabiltzeko teknikak hobetzen ari dira arraza mantendu eta ahal den zabalkunde handiena izan dezaten eta taldean eta lortutako hobekuntza talde guz­tiari zabaltzen zaio.

Aurtengo apirilaren amaieran beste pauso bat eman dute eta IBERIENSIS Erle Beltz Hazleen Elkarteen Federazioaren sortze sinadura egin zuten Zaldibiako Goizane eraikinean.

Espainiako erkidegoetan erle beltz iberikoa hazteko dauden elkarteek osatuta dago IBERIENSIS, bertan aurki ditzakegu, Galizia, Gaztela-Leon eta La Mantxako elkarteak, Madril, Asturias, Kantabria Aragoi, Valentzia, Balear Uharteak eta EAE mailako Erbel elkartea. Federazioan bildu dire­nek helburu hauek adierazi dituzte:

Hazkuntza Programa baten bitartez, Apis mellifera iberiensis erle beltz arraza iberikoaren hazkuntza eta hobekuntza sustatzea eta ezaugarririk desiragarrienak hautatzea.

Administrazio eskudunen laguntzare­kin erlea hedatzeko, hobetzeko eta kontserbatzeko ekintzak sustatu eta garatzea.

Espainiako erle beltz iberikoa hazten duten elkarteak biltzea beren intere­sak defendatzeko, hazleak teknikoki prestatzen laguntzea eta administra­zio publikoekin eta beste erakunde batzuekin jarduteko bitartekaritza eskaintzea.

Erle beltz iberikoaren defentsa oroko­rra egitea, purutasun genetikoa zaint­zea eta biodibertsitaterako hain garrantzitsua den ondare genetiko hori gordetzea.

Federazioaren hastapenetako lehen lana erle beltz iberikoa MAPAren Ganadu Arrazen Katalogo Ofizialean sartzea eta hobekuntza xedetzat har­tuz Hazkuntza Programa bat garatze­ko aukera izatea da. Horretarako, tres­na bat baino gehiago ditu eskura: errendimendu proben protokoloa, ebaluazio genetikorako metodologia, estalketak kontrolatzeko sistemak eta erle arrazaren diagnostikorako mekanismoak.

IBERIENSIS federazioa irekita dago ordezkaritza falta duten erkidegoe­tan sor litezkeen hazkuntza-elkarteak hartzeko. Era berean, erlezaintza sek­toreari bere pausoen eta lorpenen berri emango dio eta interesa duen edonorentzat emaila ere jarri dute martxan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..