Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Irabazleen multzoaren argazkia

Gazta ekologikoaren kategorian berriz, Dorraoko Utxama Gastak irabazi du

Artzai Egunaren ospakizuna pro­bestuz, Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak euskalherriko ardi moztaileek, hemendik aurrera mundu mailan ospatzen diren lehiaketetan, Euskal Herria ordezkatu ahal izango dutela, iragarri zuen. Ofizialtasun hori lortuta, Elkarteak 2026ko Munduko Txapelketarako talde bat osatu eta 2025ean Euskal Herriko Txapelketa ospatzea ditu helburu eta erronka nagusiak.

Uharte Arakilek hartu zuen iñoiz baino jendetusagoa izan zen Nafarroako Artzai Egunaren 56. edi­zioa, eta goizeko lehen orduetako euri jasa arinak mehatsu egin bazuen ere, gerora atertu eta egitarauak aurrera egin zuen, eta berriz ere latxa ardia­ren esne gordinarekin egindako gazta lehiaketak bere biziko jakin mina piztu zuen.

Oraingoan, Lekarotzeko Infernuko Gasna gaztandegiak irabazi zuen, eta Iruñeko Baseberri jatetxeak 4.800 euro ordaindu zuen gazta saritua, lehiaketa hoben historian zenbateko gorena. Bigarren Ricardo Remiro (Eulate) geratu zen eta hirugarren Angel Lizoain (Iragi). Berrikuntza gisa, lehen aldiz gazta ekologiko onena ere saritu zen, eta sari hau Dorraoko Utxama Gasta gaztandegiak jaso zuen.

Artzain txakurren lehiaketari dagokio­nez, Antonio Alustizak hogeita biga­rren aldiz jantzi zuen txapela, oraingo­an Bat txakurrarekin eta gainera Ttiki txakurrarekin laugarren geratu zen. Jorge Oteiza, Lagun txakurrarekin bigarren, Jexus Razkin Mendirekin hirugarren eta, azkenik Jabier Fernanez Azeri txakurrarekin bosga­rren geratu ziren.

Ardi mozketa lehiaketan, Andoni Eslavak (Orontze) irabazi zuen, Mikel Etxeberria (Dima) izan zen bigarren eta Enrike Paesa (Oloriz-Etxagüe) hiru­garren. Ardi gisatu lehiaketan berriz, Txapel Azpi Elkarteak (Irañeta) eta Zubillaga catering-ak berdindu egin zuten lehen posturako borrokan, Gazteluleku Elkarteak (Iruñea) biga­rren, Gure Etxea Elkarteak (Etxarri-Aranatz) hirugarren, eta Aralar Mendi Elkarteak (Uharte Arakil) laugarren egin zuten.

Morfologiari begira, ardien lehiaketa­ren inguruan Nerea Moratalenak ira­bazi zuen mutur gorrien kategorian, Arizkungo SC IRIGOEN-ek ardi mutur beltzen kategoraian , Aitor agirrek bil­dotxa mutur gorrien kategorrian eta SC IRIGOIEN-ek bildotxa mutur beltze­nean.

Esne kantitatearei begira berriz eta genetika hobetze kategorian, Altsasuko Xabier Zelaia eta Biskarreteko Patxi Zalba izan ziren saridunak ardi mutur gorri eta mutur beltzen kategorian urrenez urren.

Aurtengo edizioan, artzain berriak izan ziren protagonista, eta omenaldi xume bat egin zitzaien. Esan behar da Nafarroan 2020garren urtea ezkeroz­tik 20 lagun hasi direla jarduera hone­tan. Antolatzaileek artzain berri hauek direla sektorearen etorkizuna nabarmendu zuten, eta artzaintza landaguneen biziraupenerako alter­natiba bideragarri gisa erakutsi nahi izan zuten.

Santos Goñi Lizarraga, urte askoan eskualdeko albaitaria izandakoa, eta egun zendua den Atxen Jiménez Eskiroz, Tafallako Tubal jatetxearen sortzailea eta urte askoan gazta lehia­ketako epaile izandakoa, ere omendu zituzten.

Nafarroan Interes Turistikoa duen festa honek aurreko edizioan hasita­ko ildoari eutsi zion, horrenbestez, ekintza jasangarriagoa eta eskuraga­rriagoa izateko norabidean urratsak ematen jarraituz, lurrarekiko oreka bilatzen duten jarduerak bultzatuz, zero kilometroko produktuen kontsu­moa sustatuz, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez eta sortutako hondakinak murriztu eta birziklatuz.