Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Gaixotasunak kutsatutako animaliak hil behar izan dituzte

Urdazubiko behi-azienden ustiate­giek hainbat tuberkulosi-gertaera izan dituzte aurten, eta, ondorioz, kaltetutako behiak hil behar izan dituzte. Baliteke hogei kasu baino gehiago izatea, inguruko abeltzain batzuk adierazi dutenez.

Antza denez, animalia batzuk kut­satzen ari dira, batez ere mugaren beste aldetik datozen azkonarren­gatik, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak berak aitortu duen bezala. Halaber, zehaztu du kutsatze hori oso loka­lizatuta dagoela eta Nafarroa osoan duen eragina ez dela % 1era iristen, baina ondoez handia sortu du Urdazubiko abeltzainen artean.

Besteak beste, haien ustez, anima­liei, hiltegian bertan, bigarren ana­lisi bat egiten zaienean, kasu bat­zuetan azterketa negatiboa izan da, eta horrek ez du eragotzi ani­maliak hiltzea. Horrela, Urdazubi herriko hamabi baserrietatik pare batean, egoera oso mingarria izan da, behi guztiak kendu behar izan baitituzte.

Ekosistema desorekatua

Abeltzainek salatu dutenez, azken urteotan dagoen ekosistema deso­rekatu egin da, eta baserrietan janari bila ibiltzen diren eta behie­kin kontaktuan jartzen diren piz­tien ugaritzea areagotu egin da, mota guztietako gaixotasunak transmitituz.

Bestalde, Landa Garapena eta Ingurumena departamendua oso zorrotza da araua aplikatzeko orduan, eta tuberkulosiaren zant­zu gutxiena izanda, sakrifizioa da aplikatu beharreko araua. Era berean, adierazi du espazio jakin batzuk babestu behar direla, hala nola pentsuari dagokiona, non babes-hesiak jarri behar diren fauna basatia sar ez dadin, eta kalte-ordainerako hainbat lerro daude.