Gipuzkoan eta Nafarroan neurriak hartuko dira Gipuzkoan izan den positibo honen harira
- La vacunación será obligatoria en las especies ovina y bovina mayores de 3 meses
Euskal Autonomia Erkidegoa orain arte gaixotasunik gabeko eremua izan da, baina mingain urdina zaintzeko programa nazionalen arrisku-eremutzat hartzen da. Lehen kasua agertu da Gipuzkoan, Fraisorok detektatu du eta Algeteko Laborate-gira bidali dute konfirmatzeko, bertan serotipoa 8 dela esan dute.
Oiartzungo ustiategi batean agertu da, ustiategi honetan 82 ardi zeuden, tartean bost ahuntz eta beste 19 behi. Ustiategiak ez du animaliarik kanpotik ekarri. Ardi bat izan da positiboa eman duena, eta honako sintoma hauek izan ditu: muki urtsuak eta bitsa, mingain urdina,…. Eta azken batean, ardia hil egin da. Ustialekua ibilgetu egin da gaixotasun hau dela eta. Laginak ustiategiko animali guztiei hartuko zaizkie eta PCR negatiboa dute guztiek. Hauek guztiak txertatu egin dira 4-8 serotipoaren aurka. Fokoaren konfirmazioak neurri bereziak hartzera behartuko gaitu lurraldean.
Gipuzkoako aldundiak, neurri sorta bat martxan jarri du fokua kontrolatzeko, txertaketa barne. Horrela, behi eta ardi aziedaren ustiategiek nahitaez hartu beharko dute txertoa, espezie horietako hiru hilabetetik gorako animalia guztiek. Garraiorako, txertaketa oraindik egin gabe badago (zailtasunak izan direlako edo ezinezkoa izan delako) PCR negatibo bat eskatuko zaie animalia bakoitzari. Nafarroako gobernuak ere derrigorrezkotzat jo du txertatzea, Gipuzkoako aldundiak bezalaxe. Hemen ere neurriak zorroztuko dira eta lehen aipatu bezala hiru hilabete baino gehiagoko ardi eta behi guztiak txertatzea derrigorrezkoa da.
Birusa zabaltzen ari zela egiaztatua, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Foru Aldundiko, Aragoiko Gobernuko eta Gaztela eta Leongo Juntako albaitariek zaintza gune ezarri dute. Gune horrek Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du, baita Miranda de Ebro (Burgos) albaitari-eskualdeko Arabako udalerriak, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Ejea de los Caballeros eta Sos del Rey Católico albaitaritza-eskualdeak ere, Zaragozako probintzian.