Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Idiazabalen baserritarren egunean txapelketa egin zen

Urriaren 13an Idiazabalen baserrita­rren eguna ospatu zen. Urtero bezela egun horretan ospatu zen Euskal Herriko Gazta txapelketa. XLI. Euskal Herriko gazta txapelketa da aurten Idiazabalen egin dena, bertan hain­bat gaztak hartu dute parte. Lekarozko Kortariako Infernu Gasna izan da onena eta bere atzetik izan dira Gabiriako Baztarrikakoak, Egozkueko Loperena gaztak eta Elgoibarko Mausitxa ere.

Herriko plaza zein kaleak hainbat poztu desberdinez osatu ziren, hala nola gazta, ardo, dastatzeko zenbait jaki ezberdin, artisau garagardo, eta beste zenbait gauza. Denetarik pro­batzeko eta erosteko beta izan zuten egun horretan Idiazabalen. Eguneko ekitaldi garrantzitsuenetakoa da gazta lehiaketarena. Herritarren eta epaimahaiaren artean hartu zuten gazta onenaren erabakia. Herritarrek dastaketa herrikoia egiteko aukera izan zuten eta beraien ustez onena zein zen esatekoa ere bai. Horrez gain, 16 pertsonaz osatutako epai­mahaiak hartu zuen gazta onenaren erabakia. Aurtengoan lehenengo saria Baztan ingurura joan zen, Lekarozera. Bigarren saria Gipuzkoan geratu zen, Gabirian hain zuzen ere.Hirugarren saria ere Nafarroara joan zen, Egozkueko Loperena gazta eta laugarrena ere Gipuzkoan , Elgoibarko Mausitxa gazta alegia. Herriko txistulari eta dantzariek agu­rra eskaini zieten.