Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

 Abeltzainen papera aitortzeko eskatu dute.

Aralarko abeltzainek “errespetua zor” zaiela eta “begirunea” aldarrikatzeko prentsaurrekoa egin zuten. “Baserritarrok Aralar mendia zaintzen dugu aziendaren bidez baina ezin da ukatu, mendiak azienda zaintzen duela, beharrezko dugun elikadura, osasuna eta arnasa emanez. Alde guztiek irabazten duten estrategia bateratuan hartzen dugu parte, bai mendiak berak bai abeltzainok, baita gure aziendaren bidez zaindutako mendiaz gozatzen duten herritarrek ere. Gizarteak jasotzen du gure lanaren onura eta guk herri mendietako ondarea kudeatu eta zaintzeko konpromezuari irmo eusten diogu. Mendia zaintzeko eta kudeatzeko baserritarrok baldintza duinak behar ditugu bai larretokietan bai txabolatan: aziendaren manejua eta lan sistemak aldatzen doaz eta honek etengabeko hobekuntza eskatzen du lanerako baldintzetan, eta azpiegituretan, ezin baititugu albo batera utzi, txaboletara heltzeko bideak. Interlokuzio leiala eta errespetuzkoa aldarrikatzen dugu, interlokuzio zuzena, gardena eta erabakiorra. Azken urteotan Enirio-Aralar Mankomunitateko arduradunen eta abeltzainon arteko interlokuzioa zaildu da, etengabeko gorabeherekin eta norabide partekaturik gabe.

Mankomunitatean gehiengoa duten udalek ildo politiko bera dute, EHBILDU, eta bere hitzetatik haratago, bere ekintzei begiratuz gero, garbi geratzen zaigu, abeltzainok ez gaudela bere estrategiaren lehentasunen artean, soberan gaudela, begibistakoa da, behin eta berriz izen ezberdinekin aurkezten zaizkigun programatan. 20 urte atzera egin dugu kudeaketa moduetan eta horren erantzule diren pertsonak, baztertu partez, indartu egin dituzte alderdi barruan. Abeltzainok kezkatuta gaude EHBILDUko udalek eta alderdiak orain arte ezagutu dugun Aralarren kudeaketa era zalantzan jartzen duelako, mendia eta ingurumena zaindu eta kudeatzeko helburua argudiatuz, ganadua eta baserritarrak tresna baliogarriak izatetik, jasan beharreko elementuak izatera pasatu baikara eta hartzen diren neurriak abeltzaintza estentsiboa egiten dugunoi bizkarra emanda egiten direlako. Gure ustez, Euskal Herriko gizartearen gehiengoak bat egiten du abeltzaintzaren bidez zaindutako mendiekin, Aralarren eramandako dinamikarekin, eta ezin dugu onartu abeltzainak alboratu nahi duen estrategia berririk. Beraz, Aralarko abeltzainon izenean jasotako 109 abeltzainen sinadurek ematen duten indarraz baliatuz, publikoki salatzen dugu Mankomunitatearen jarrera eta jokabidea, harekin ditugun harremanak eten egiten ditugu aldaketa sakona gauzatu arte, eta aldi berean, dei egiten diogu EHBILDUri eta gidatzen dituen udal guztiei, Aralarrekiko daraman estrategia birpentsa dezan eta mendia eta ingurumena zaintzeko helburuan abeltzainek jokatzen duten papera aitortu dezan bai hitzez bai ekintzez”.