Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Eneko Goiburu, Ondarre gaztandegiko gaztagilea

Eneko Goibururen gazta erdia 9.400 euroren truke eskuratu du Zaragozako Hotel El Cisnek enkantean

Iaz gertatu bezala, aurten ere Covid- 19ak baldintza du Ordiziako Idiazabal Jatorri Izendapeneko 48. lehiaketa ospetsua. Frontoian goizean goizetik aipatu lehian parte hartuzuten 45 gaztak izan ziren. Aurkeztutako gazten artean, 27 zuriak ziren eta 18 ketuak.

Urtero legez, irabazleak eguerdiko 14:00ak gertu zirela aurkezten hasi ziren. Hirugarren postuan, Beñat Egaña Mutrikuarra gelditu zen, Goienetxe gaztandegikoa. Bigarren postuan, Otatza gaztandegiko Joseba Insausti. Eta lehenego postuan, berriz, Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu. Goiburu ez da bere sendiko lehen belaunaldia Ordiziako lehiaketa irabazten duena, izan ere, aurretik bere amak eta aitonak eskuratu baitzuten lehen saria.

9.400€, gazta erdia

Goiburuk egindako gazta erdiaren enkantean ere ez zen nolanahiko diru kopurua bildu, izan ere, 9.400 euro ordaindu baitzituen Zaragozako El Cisne Hotelak.