Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Hiltze prebentiboak kalte handiak eragiten dizkie laborariei

Urtarrilaren bukaeran manifestazioa egin zuten Donapaleun

  • Las medidas establecidas contra la gripe aviar dan un duro golpe a los y las criadoras de aves de Iparralde

Ipar Euskal Herrian Hegazti Gripeak sortutako kalteak min handia sortzen ari dira hegazti hazleen artean. Azken urteetan urtean behin baino gehiagotan eraso du gripeak eta Frantziako Estatutak ezarritako neurri zorrotzek kalteak sorrarazten ditu, izan ere, prebentziozko hiltzeek hegazti kopuru handia desagerrarazten du eta laborari asko ezer ere gabe uzten baititu.

Azkenaldian gehien kolpatu duen eremua Pirinio Atlantikoen Departamentua izan da, baita Biarno ere. Ipar Euskal Herrian, abenduaren bukaeran Akamarreko bi hazleren ahateek positibo eman zuten eta prebentzioz hil zituzten. Urtarrilaren hasieran Lixozeko etxaldeetan (Biarno) eta Lohitzüne-Oihergin sartu zen gripea eta urtarrileko azken astean hil zituzten esaterako, herriko Beti Aintzina etxaldeko ahateak.

Egoera hura ikusita ELB sindikatuak manifestazioa egin zuen urtarrilaren bukaeran Donapaleun ahate hazleei babesa erakusteko. Sail industrialak eragiten dituen “kalteak” salatu zituzten eta Frantziako Estatuko administrazioaren jarrera salatu zuten. Era berean, herritar kolektibo baten sorrera iragarri zuten elkarren artean antolatu eta administrazioaren hiltze prebentiboak oztopatzeko.

2017an hiltze prebentiboak oztopatzeko herri harresiak egin zituzten Nafarroa Behereko eta Zuberoako hiru etxaldeetan. Etxalde haietako laborariek uko egin zioten ahateak hiltzeko aginduari. Aurtengo kasuan, ordea, ezin izan diote uko egin, izan ere, ahateek gaixotasuna bazeukaten, 2017an, aldiz, sano zeuden.

Bestetik, Kriaxera ahateekin azterketa egin dute, baina emaitzen zain dira: aipatu ahate arrazak antigorputzak sortu dituela eta arraza sendoa dela uste dute laborariek, baina emaitzaren zain dira oraindik ere.