Orain arte ez zegoen EAE mailan eskatutako analitika horiek egiten zituen laborategirik
2020ko abenduan argitaratu zen Errege Dekretuaren arabera, esne gordina saltzeko analitika zehatz batzuk egitea beharrezkoa da. Hori horrela, EAE mailan, Elika eta Leartikerrek analitika horien kostua murrizteko helburuarekin aukera berri bat jarri dute martxan. -Bost laginak hileko lehen astelehenetan bidali beharko dira Markina- Xemeinera (Bizkaia) eta aipatu analitiken kostua hilero 77,6€koa da (+BEZa).
Porteei dagokienez bi aukera jarri dituzte mahai gainean: Leartikerren garraio sistema erabiliz gero: 13,5€koa da hilero (+BEZ) eta bestela norberak interesatzen zaion garraio sistema aukera dezake. Analitiken bidalketa egiteko behar den materiala Leartikerren eskuratu nahi izanez gero, 5,5€/hilero balio du eta norberak erosi nahi baditu, berriz, honakoak dira behar dituenak:
- * Poteak: Minimo 100ml-ko bost pote hilero (Farmazian eros daitezke)
- * Kaxa isotermoa
- * Izotz blokea (urdina)
- * Ez da kontserbanterik behar
Hori guztia, analitika normala izango litzateke. Parametroren batek positibo emango balu konfirmaziorako analitika egin beharko litzateke eta hauxe da kostu gehigarria:
- 1) Salmonella: +10€
- 2) Listeria: +5€
- 3) Campylobacter: +10€
- 4) E-coli: +16€
Era berean, gogoratu, etiketako informazioa ere aldatu beharko dela. Hauek dira jarri beharreko datuak:
- -Ekoizpen data
- -Iraungitze data (jezten denetik 3 egun)
- -Ardi Latxaren esne gordina
- -Esnearen jatorria: España
- -Bero tratamendu gabeko esne gordina: gutxienez minutu batez irakin kontsumitu aurretik
- -Hotzetan kontserbatu
- -Erregistro zenbakia obalo formatuan sartu beharko da.