Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Irudia: GOIERRIKO HITZA

Bihar, apirilaren 20a, Ordiziako Artzain Eguna ospatuko dute eta artaldeekin herriko kaleak zeharkatzeaz gain, Idiazabal gazta berriaren mozketa eta aurkezpena egingo dute. EHNE eta Enba sindikatuetatik horrelako ekintzak eta jaiak babesten ditugu lehen sektorearen irudia hobetzeko eta gure jarduera ekonomikoa sustatzeko baliagarriak direlako, baina jaiaz haratago, argi diogu artzainek urte osoan zehar behar dutela babesa. 

Urte osoan babestearekin batera, Ordizian irudikatzen den transhumantzea egiten duen mendiko artzaintzaren duintasuna aldarrikatu nahi dugu, bereziki Aralarko artzain eta abeltzainen duintasuna eta azpiegiturak lehen lerroan jarriz eta bide batez, azkenaldi honetan, Aralarko mendiak Enirio-Aralar Mankomunitatearengandik jaso duen utzikeria eta axolagabekeria plazaratu nahi dugu, mendian bizi eta diharduten artzainentzat txaboletarako inbertsioak, xehaketak eta bide azpiegiturak ezinbestekoak baitira. 

Bestalde, mahai gainean jarri behar dugu Idiazabal gazta egiteko esnea ekoizten duten artzainen egoera, beren ekoizpen kostuak %10-12 igo diren bitartean, jasotzen duten ordainak ez du gora egin. Bere artaldeko esnearekin gazta egiten duten artzainek, ekoizpen kostuaren arabera, igo dute prezioa, baina gaztandegi industrialetara saltzen duten artzainak egoera kaxkarrean aurkitzen dira, ekoizpen kostuek gora egin arren, gaztandegiek ordaindutakoak izoztuta jarraitzen baitu edota %2a soilik igo baitiete.