Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Iazko irabazlea, Jone Bengoetxea

Gazta lehiaketa eta artzai txakur txapelketa izango dira besteak beste Aralar Mendi Elkarteak antolatu dituen lehiak.

Abuztuaren 28an Nafarroako Artzain eguna ospatuko dute Uharte Arakilen. Aurtengoa 54. aldia da eta egunerako bertarako lau txapelketa antolatu dituzte: Nafarroako ardi latxaren esne gordinarekin egindako XLI. gazta lehiaketa; Latxa arrazako aziendaren estatuko XVII. lehiaketa; Nafarroako artzain txakurren LIV lehiaketa eta Nafarroako ardi latxen XXXVII erakusketa eta esne ekozpenaren lehiaketa.

LIV. Artzain txakurren lehia, urtero bezala, Geinberan izango da eta 17:00emango diote hasiera. Horrez gain, Aralar Mendi Elkarteko kideek gogorarazi dute gazta lehiaketan parte hartu nahi duten gaztagileek Uharte Arakilgo forintoian aurkeztu beharko dituztela gaztak 8:30etik 9:30ak bitartean. Hala ere, egun horretan bertan aurkeztu ezin baldin badu, aurretik eraman dezake Idiazabal Jatorri Izendapeneko bulegoetara edo Artzai Gaztara, baina aldez aurretik haiekin harremanetan jarri eta gero.

Iaz

Iaz, Urdazubiko Etxelekua gaztandegiak eskuratu zuen lehen postua eta Jone Bengoetxeak jaso zuen saria.