Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Makroustiategia egiteko lur batzuen ordainketa adostu bezala ez egiteagatik jaso du porrota

  • Derrota judicial de Valle de Odieta SL por no cumplir lo firmado en el contrato de compra venta de terrenos

Soriako Noviercas herrian esnea ekoizteko markoustiategia egin nahi duen Valle de Odieta SL enpresak porrot judiziala jaso zuen uztailaren bukaera aldera. Makroustiategia eraikitzeko erosi zituen lurrak ez ordaintzeagatik jaso du porrota. Valle de Odietak hainbat familiari erosi zizkien lurrak makroustiategiaren proiektua egin nahi duen eremuan.

Familia horiekin egindako kontratuan zehazten zen adostutako lur horien prezioaren %10a lurren eskriturak sinatutakoan ordainduko zuela eta gainontzeko %90a eraikitze lizentzia eskuratzen zuenean edo handik hiru urtera, hau da, 2020. urtean.

Sinatutakoa ez betetzeagatik

Lurrak saldu zizkion familiatako batek ikusirik hiru urteak bete zirela eta Valle de Odietak beren lurrengatik ordaindu beharreko %90a falta zela , notario errekerimendu bat egin zuen. Hura jasotzean, ordea, Valle de Odietak salaketa jarri zion familiari: enpresak argudiatzen zuen ez ziola familiari %90a hori ordaindu Covid-19ak sortutako pandemia egoerak proiektuaren garapena eragotzi ziolako. Hori dela medio, kontratuan zehaztutako baldintzak aldatu behar zirela gaineratzen zuen. Errealitatea, berriz, bestelakoa zen, izan ere, ordaintzeko epea alarma egoera hasi eta zortzi egunera iraungitzen baitzen.

Familia ugari egoera berean

Valle de Odieta enpresari lurrak saldu zizkieten familia askok arazo berdina dute. Lurren jabetza aldaketa eman den arren, hau da, jada beraien lurrak ez diren arren, lur horiengatik eskuratu beharreko dirurik ez dute lortu.