Ospakizunaren aurretik manifestazioa egin zuten inflazioak laborariei eragiten dien egoera salatzeko
Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) ha celebrado este año el 40 aniversario del sindicato. Ha luchado y sigue luchando por otro tipo de sindicalismo. Durante la celebración disfrutaron de una comida popular, del grupo de danza Garaztarrak y de Gauro y DJ XA2. Asimismo el sindicato aprovechó la jornada de celebración para denunciar los daños que genera la alta inflación que están sufriendo los agricultores en los últimos meses.
- El sindicato ELB ha realizado una manifestación para denunciar la difícil situación que está pasando el sector
Urteurren borobila ospatu du aurten Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB). 40 urte bete ditu Ipar Euskal Herrian beste laborantza mota baten aldeko borrokan. Bazkari herrikoia egin zuten, herri kirolak, Garaztarrak dantza taldearen eta Gauro baita DJ XA2ren ikuskizunaz ere gozatu zuten. Ospakizun eguna baliatu zuen sindikatuak azken hilabeteetan laborariak pairatzen ari diren inflazio altuak sortzen dituen kalteak salatzeko.
Era berean, banku, instituzio eta supermerkatuen irabaziak egiteko moduak ere salatu zituzten Donibane Garaziko kaleetan barrena egindako manifestazioan. Lehenik Credit Agricole bankuaren aurrean egin zuten geldialdia, ondoren Herriko Etxearen parean eta azkenik Behe Nafarroako hiriburuan dagoen Carrefour supermerkatuaren aurrealdean.
1982an jaioa. ELBren sorrera data 1982an ezartzen duten arren, sortzaileek argi diote aurrez zetorren ezinegon batetik jaio zela ELB. Ordura arte ELBren sortzaileak FNSEA sindikatuko parte ziren (CNJA, Frantzia mailako FNSEAko gazte adarra zen). Baina ohartzen ziren Ipar Euskal Herrian zituzten egiteko moduak edo ezinegonak CNJAko gainontzeko kideek ez zituztela babesten. Hori dela eta, 1978ko FDSEAko hauteskudeak iritsi zirenean eztabaida sortu zen beraien artean: ordezkaritzak bereganatu eta barnetik eragin edo beste sindikatu bat sortu? Urte hartan ez zuten aldaketarik eman, baina 1981ko hauteskundeetan gertatu zen. Hasierako urteak ez ziren xamurrak izan, haustura bat izan zelako, baina garbi zituzten helburu batzuk aurrera eraman zituzten: beste sindikalismo eta laborantza mota bat defendatu nahi zituzten.