‘Bizi den mendiaren alde’ izan da leloa. Pirinioak izan dira aurtengo Lurrama azokaren ardatza.
Okzitaniatik, Perpinyatik, Piemont mendi magaletik... hamaika ekoizle iritsi dira Lurramara eta denak pozik agertu dira bertan izan direlako. Baserritarren arazoei buruzko hitzaldiak eman direlako harro sentitu dira eta borroka urte gogorrak datozela ohartu dira. Okzitaniako Sandrine Lagarderen esanetan, "industria iragana da, dena hiltzen baitu: laborariak, lurrak eta kontsumitzaileak. Baztertu behar da eta orain. Uraren pribatizazioarekin hasiko dira, zinezko borroka izanen da". Era berean, Euskal Herriko nahiz kanpoko (baina denak Piriniokoak) abereen erakusketan jende andana bildu zen.