Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
EHLGren 18. urteurrenko bazkariko irudia

“Elgarrekin ospa dezagun” lelopean urtarrilaren 21ean ospakizun handia egin zuten

Urtarrilaren 21ean ospakizun handia egin zuen Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) Ainhize- Monjolosen. Izan ere, hemezortzi urte bete baititu aurten EHLGk. Goizean, besteak beste, laborantza diagnostikoa eta mendiaren erabilpenari buruzko ikerketak aurkeztu zituzten urteurrenean. Bazkari herrikoiari egin zieten lekurik. Ez zen, ordea, jatekoa egon soilik: musikari ugari ere izan zen.

2005ean sortua
2005ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara: “Laborantzan zein laborarien zaintzan eta tokiko garapenean oinarriturik, 18 urte egiten dituen honetan 3 xede nagusi ditu: lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, laborariak haien lanaz bizitzen laguntzea eta biharko baliabide naturalak zein baserri ingurumenak zaintzea”.