Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
‘El semillero’ se encuentra en los depósitos de Medillorri

Nafarroako haziak eta landareak zaintzea eta biderkatzea da proiektuaren helburua

  • El objetivo de ‘El semillero’ es preservar el mayor número de plantas autóctonas

Jaurrietako azelgak, Irunberriko Txikoria, eskarola edo porrua, Babarrun horixka, Kaparrona babarruna, Burgikoa, Mezkirizkoa babarrun gorria, aza beltza, Babosa tipula, Ustesko tipula txatoa, Zangotzako zainzuria, Artozkiko kuiatxo horia, Pekotxeta arto zuria... bertako hazien zerrenda luzea da Nafarroan. Hazitoki edo gazteleraz ‘El Semillero’ izeneko hazien bankua dago Mendilorriko ur-biltegietako parkean, bertako erabilera anitzeko aretoan, Iruñeako Mankomunitateak sustatuta. Hazien bankuan Nafarroako Hazien Sareak aukeratutako haziak baldintza egokietan gordetzen dira eta helburua argia da: ahalik eta landare autoktono gehien zaintzea. Interesa duenak hazia hartzen du baina baldintza bat du: gero landare horien hazi batzuk berriz ere bankura bueltatzea.

Tailerrak Iruñeako Mankomunitateko webgunean ikus daitezke Hazitokiaren harira egingo dituzten ikastaroak eta izena bertan eman daiteke.

Egitaraua

  • Apirilaren 21a- Hazien eta ezagutzaren elkartrukea
  • Apirilaren 22a - Baratza ekologikoaren osasuna
  • Maiatzaren 14a - Kalendulari buruzko ikastaroa Natalia Baztanen eskutik
  • Apirilaren 19a- Hazien eta ezagutzaren elkartrukea

Izena Mankomunitateko weborrian eman daiteke https://www.mcp.es/actividades/la-calendula?date=2023-05-14