EHNE-Nafarroak Eskubide Sozialekin bilera egin zuen
EHNE-Nafarroak bilera bat egin zuen joan den hilean Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuarekin, Carmen Maeztu kontseilariarekin, zuzenean ezagutzeko, zein den baliabide ekonomiko eskasak dituzten eta landan lan irteera bat bila dezaketen pertsonen egoera soziala, prentsan agertu diren interesatutako albiste batzuk, gezurtatzeko helburuarekin.
Hala, sail horrek jakinarazi zuen diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten pertsonen % 70 ere lan-merkatuaren barruan daudela. Hau lortzeko enplegua sustatzeko kanpaina bat egin zen. Iaz 5.000 eskaera baino gehiago tramitatu ziren, gehienak oinarrizko gizarte-mankomunitateek kudeatutakoak.
Horrela, pertsona horiek DSBEtik jasotzen dituzten laguntzak beren lan-soldatarekin osa ditzakete, eta, horri esker, Gizarte Segurantzan kotizatu dezakete eta pentsio-sistemari eusten lagundu baita beraien etorkizuna bermatu ere. Zehazki, kontratua 300 eurora iristen ez bada, DSBE berdin kobratzen jarraituko da, eta zenbatekoa aldatu egingo da soldataren zenbatekoa 300 euro baino handiagoa bada, beti ere modu progresiboan.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenek eta lan-merkatuan sartzen direnek gizarte-zerbitzuen bidez jakinarazi behar dute lanean hasi direla, eta hala egiten ez badute, lehenengoa (DSBE) galtzeko arriskua dute. DSBE hartzaileak lan bat eskuratzen badu eta laguntza mota horretan egonda, lortutako lanean borondatezko baja eskatzen badu ere DSBE dirulaguntza galduko zuen.
Sindikatuak adierazi zuen, halaber, egungo Atzerritartasun Legea benetako oztopoa dela migratzaileak nekazaritzako lan-merkatuan sartzeko; izan ere, lehen urtean ezin dute lanpostu bat lortu, eta hori malgutu egin beharko litzateke, praktika txarrak eta pikareskoa baino ez baititu eragiten.
Horrela, EHNE-Nafarroak aurten sinatutako nekazaritza eta abeltzaintzako hitzarmen berriaren onarpena nabarmendu zuen, Easpainiako Estatuko onenetakoa, migratzaileak Nafarroara lan egitera etortzeko dei efektua bultzatu beharko lukeena eta gure lurraldean legez kanpoko kontratazio egoerak gertatzea eragozten duena, Europako beste toki batzuetan salatu den bezala.