Aurtengo Lurramako gaia aurkeztu dute eta antolaketa aurrera doa
Datorren azaroaren 8ean hasi eta 10ra arte iraungo duen Lurrama azokak laborantza herrikoia izango du protagonista. Laborantza herrikoiaren definizioa ere ematen dute: autonomia izatea erabakietan, ekonomikoki,teknikoa eta energetikoa;eskuratzeko eta ekoizteko ahalen banaketa; trasmititzeko gai izatea etxaldea belaunaldiz belaunaldi iraunkortasuna segurtatuz; naturarekin lan egitea, tratamendu gutxiekin, produkzio aniztasuna eta txandakako laborantza bioanitza eginez; ekoizpenaren kalitatea zaintzea, egiteko moduetan bai dastamenean, argi azalduz ze baldintzatan egin den eta sasoiak errespetatuz; eta lurraldearen garapenean zati aktibo izatea, lana sortuz, tokiko bizian aplikatuz eta sare kolektiboak erabiliz ekoitzi eta saltzeko.
Hemeretzigarren edizioa du aurtengoa Biarritzeko Irati Aretoan antolatuko dutena. Maiatzetik ekainera aurtengo gaia oinarri hartuta argazki lehiaketa antolatu zuten eta aurtengo kanpainan erabiliko da irabazlearen argazkia. Elikadura instituzio eta agro industrien menpe dagoela adierazi dute eta herritarroi elikaduraren gaian dugun erantzunkizun kolektiboa kendu digutela gaineratzen dute, galdera ere aireratzen dute ”Zein eredu segi dezake laborariak bere lanetik duintasunez bizitzeko, herritarrak manera eta sano eta iraunkorrak elikatuz?” eta erantzun posibleak aurreratzen dira, lurren emankortasuna babestea eta artifizializazioa mugatzea, baliabide arraroak aurreztea, energia eta uretik hasita, eskualde edo biztanleen pobreziari aurre egitea, lurrari egokitutako kultura anitzak ezartzea… hauek denak eta gehiago laborariei, herritar kontsumitzailei eta tokiko eragile politikoei zuzenduz eztabaida irekian plaza erdira ekarri nahi dituzten puntu eta gaiak eta landuko direnak azaroan Lurrama ospatzen den egunetan zehar.