Nazioarteko Emakumearen egunean hiri eta herrietan egindako mobilizazioak jendetsuak izan dira
- Vía Campesina: “Contra el virus del patriarcado y el capitalismo, la vacuna del feminismo y la solidaridad”
- En el mercado a nivel mundial, las mujeres apenas poseen el 1% de las tierras
Emakume baserritarrek, Via Campesinak egindako aldarrikapenarekin bat eginez, aurtengo martxoaren 8an, ‘Patriarkatuaren eta kapitalismoaren birusaren kontra, feminismoaren eta elkartasunaren txertoa’ erabil daitezen aldarrikatu dugu.
Izan ere, emakume baserritarren rola ezinbestekoa baita landa eremuan, elikagai osasuntsu eta agroekologikoen ekoizpenean lehen lerroan daudenak emakumeak baitira: mundu mailako ekoizpenean %60-70 dira.
“Munduan emakumeen rol politikoa, soziala eta ekonomikoa ezinbestekoa da, are gehiago pandemia honen erdian: soldata txikiagoak jasotzen jarraitzen dugu, informaltasunean, prekarizatuta, esplotatuta, migratzaileak gara, ama ezkongabeak, lehen sektoreko langileak, arrantzaleak, artzainak, baina lurra eta teknologiak eskuratzeko oztopoak ditugu, baita osasun publikoko zerbitzutarako sarbidean ere. Indarkeriaren aurrean babes gutxiago dugu, hezkuntza eta kultura aukera berdinetan eskuratzeko arazoak ditugu.
Dena den, landa eremuan bizi garenok dugun oztoporik handiena lurra bezalako ekoizpen bitartekoak lortzean dugu. Merkatuan emakumeok ez dugu lurren %1a ere ez, eta hala ere, komunitateen, familien eta munduaren elikadura eta zaintza bermatzen jarraitu behar dugu, desberdintasun politiko, ekonomiko, zein sozialetatik abiatuta”.
Euskal Herrian, Hendaia eta Irun batzen dituen zubian, askotariko herrietako zapiak lotu zituzten mugarik ez dela irudikatzeko, arrazakeria, kapitalismoaren basakeria eta patriarkatua salatzeko asmoz. Horrez gain, mobilizazio jendetsuak izan ziren herri eta hiriburuetan.
Vía Campesina resalta el rol fundamental de las mujeres del campo y del campesinado en su conjunto, como primera línea en la producción de alimentos agroecológicos y saludables que sustentan la vida, y representan entre el 60 y el 70% de la producción mundial. El mayor obstáculo al que se enfrenta la mujer en el campo es la falta de acceso a medios de producción como la tierra.