Azaroaren erdialdean Errausketaren Aurkako Mugimenduak bisita gidatua antolatu zuen Arkaitzerrekara
Azaroaren 12an, Errausketaren Aurkako Mugimenduak bisita gidatua antolatu du Arkaitzerrekara. Errekaren egoera zertan den ikusi zuten. Lurrazpiko kutsadura hoditik bistara ateratzen den eremura iristean azalpenak eman zituzten Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek. Erraustegiko kutsadura bertatik datorrela salatu zuten eta gaineratu, orain "ezkutatu" nahi dutela. Izan ere, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Ura Agentziari ponpaketa sistema eraikitzeko baimena eskatu zion.
Sistema honen bidez kutsatutako ura Loiolako araztegira eta handik itsasora desbideratzea da asmoa. "2021ean betelaneko lurra eta betelan horretara filtratzen den ura aztertu zuten. Bi lekutan azaltzen dira uretan metal astunak, dioxinak eta furanoak. Badakite 2021etik filtratzen diren urak kutsatuta daudela", zehaztu dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak.