Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente

Mendien eta landa eremuaren defentsa aldarrikatu dute

  • Los parques eólicos que quieren implantar, son fruto de una planificación a corto plazo 

Martxoaren 18an manifestazioa jendetsua egin zuten Sañu Bizirik! eta Oletan ere ez! taldeek deituta Azpeitian bailaran eraiki nahi diren zentral eolikoen kontra. Sañu- Etumeta, Oleta-Samiño-Izazpi, Karakate, Irimo-Trekutz... 35 eremu daude zentral eolikoak eraikitzeko “egokiak” balira bezala izendatuta.

Egoera hori ikusita, aipatu bi taldeek, Euskal Herri mailan dauden gainerako taldeekin elkarlanean, “inguruko mendiak eta landa eremua babesteko helburuarekin” herri ekimena sortu dute eta “energiaren sorkuntzan eta kontsumoan bestelako eredu batzuk pentsatu beharra eta aurrera eraman beharra” aldarrikatu dute. “Jakitun gara auzia ez dela erraza, ezer ez egitea ez dela soluzioa, baina badira han eta hemen bestelako eredu horien adibideak: energia iturri berriztagarrien eskutik betiere, baina horien izaera edo esentzia bera errespetatuz, eta ez energia berriztagarriak gaurko ekoizpen eta kontsumo eremura moldatuz, alderantziz baizik. Eztabaida ere bizi-bizi dago adituen artean, ingurumenarekin loturiko eragile sozialen artean, eta finean, herritarron artean”, gaineratu dute. “Klima larrialdearen aitzakian saldu nahi diguten energia sorkuntza zentralizatuko planta industrialen beharra epe motzekoa eta interes jakin batzuei erantzuten dien plangintza baten ondorio dela uste dugu. Gure lurraldeko mendiak, bioaniztasuna, landa eremuko bizimodua, atzera bueltarik gabe kaltetuta utziko litukeena, gainera”, esan dute.