Nekazaritza Politika Bateratuaren (PACren) diru laguntzen eskaera egiteko internet sareaz gain, sinadura digitala (BAKQ, FNMT, IZENPE, NAN elektronikoa...) beharrezkoa izango dela jakinarazi dute azaroan hitzaldiak eskaintzen aritu diren Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek.
Dispositibo digitala
Pertsona fisiko, juridiko, nekazari zein abeltzainek sinadura digitala ezarrita duten dispositibo digitala beharko dute iristen zaizkien notifikazio elektronikoak deskargatu ahal izateko, ondoren, NPBa tramitatzen duten erakundeei bidali ahal izateko.