Norbere lurretan norberak landaketak egitea lagundu behar du Aldundiak, hori izango baita gizartearentzat onuragarriena.
Si se fomenta que los propietarios realicen las plantaciones en sus bosques, ganaremos todos y todas
Gipuzkoako Baso Sailak beste behin ere baso landaketetan saiakera handiagoa egin behar dela nabarmendu nahi du. Hau da, Gipuzkoan baso jabe gehienak pribatuak direla kontuan hartuta, Foru Aldunditik bideratzen diren laguntzak aipatu jabe pribatu horiek baso landaketak egin ditzaten sustatzera bideratu behar dira. Izan ere, Gipuzkoako gizartearentzako askoz ere merkeago eta bideragarriagoa izango delako baserritarrak berak egiten dituen landaketak beste edozein proiekturen bidez egiten direnak baino. Norbere lurretan norberak landaketak egitea lagundu behar du Foru Aldundiak eta Gipuzkoako EHNEtik adierazi nahi dugu ezin dugula hektarea bat bera ere abandonatzen utzi, ezin da otadi edo sasi bilakatzen utzi gure paisaia.
Norbere basoan landaketak egiteasustatuz gero, denok irabaziko dugu. Basotik proiektua interesgarria dela deritzogu, baina beti ere Baso Elkartea, EHNE eta Enba nekazal sindikatuokin adostuta, bestela aipatu proiektua herren jaioko baita. Sektorerik gabeko sektorearentzako proiektuak ideia hutsean gelditzeko arriskua izango du adostasunean eta parte hartzean oinarritzen ez bada.
Paisaia dotorea
Bestetik, lur jabe eta baserritarren artean lur trukaketak erraztu behar direla nabarmendu nahi dugu Baso Sailetik, izan ere, sarritan eremu txikiek ez baitute errazten bertan baso kudeaketa egokia egiten. Geroz eta sail txikiagoa, geroz eta lan egiteko zailtasun handiagoa. Horregatik guztiagatik administrazioari trukaketahoriek edo salerosketa horiek errazteko tresnak bidera ditzan eskatu nahi diogu. Izan ere, tresna horiek guztiak Euskal Herriko paisaia are eta dotoreago bat lortzen lagun baitiezagukete.
Egun Euskal Herriko paisaia aldatzen ari da eremu askotan insignisa botatzen ari direlako. Abagune hau baliatu behar dugu Suitza edo Austriako paisaia lortzera iristeko. Aipatu Europako herrialde horiek, gure herria bezain menditsuak direnez, eredu gisa erabil ditzakegu: egun baso jabe gehienek epe ertain eta luzerako landaketak egiteko hautua egin dute, birpartzelazioa sustatzea eta eremu pribatuan baita publikoan ere landaketa politika egokia bideratzeak Suitzako eta Austriako paisaia lortzeko bidean beste urrats bat gehigo ematera garamatzate.
EHNEtik landaketak sustatu behar direla nabarmendu nahi dugu beste behin ere, 30-40 urteko epean egur falta izango dela aurreikusten baita eta gure lurraldea horretarako egokia izanik, ezin dugu aukera hori galtzen utzi. Era berean, Euskal Herrian ditugun zerrategi, enpresa edo paper fabrikek egurra behar dute papera, altzariak baita bestelako tresnak ekoizteko ere. Bertako egurrarekin egiteko aukera izan behar dugu.