Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Política agraria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Política Agraria

Eusko Legebiltzarra Etxeko Animaliak Babesteko legez besteko proposamena izapidetzen ari da

  • El Parlamento Vasco está tramitando una Ley de Protección de Animales de Companía que puede tener repercusiones para el sector primario, especialmente para los perros pastores y de caza.
  • EHNE ha propuesto la inclusión de una categoría de animales auxiliares o de servicio, para poder contemplar excepcionalidades de vital importancia para el sector.
  • EHNE considera que la Ley de Protección de Animales de Comapñia se ha realizado desde una óptica urbanita

Eusko Legebiltzarra Etxeko Animaliak Babesteko Lege bat izapidetzen ari da, lehen sektorerako ondorioak izango dituena, bereziki txakurrei dagokienez, bai artzaintxakurrei, bai ehizan erabiltzen direnei dagokienez ere.

Mota horretako animalien berezitasuna dela eta, EHNEk katalogazioan kategoria berri bat sartzea proposatu du, jarduera arautu batean laguntzen duten animalia horiek (abere laguntzaileak edo zerbitzukoak) bertan sailka daitezen.

Horrela, Legearen salbuespen batzuk kontuan hartu litezke, sektorearentzat funtsezkoak direnak. Esate baterako, esterilizazioari eta partikularren arteko merkataritzari dagokionez (debekatuta legokeena), lanerako baliagarriak izan diren linea genealogikoak desagertzeko arriskua legoke, baita lan jakin baterako trebatzeko aukera ere.

Era berean, ez da bideragarria txakurrak, abere taldetik 200 metro baino gehiagora dagoenean, uhalarekin lotuta egon behar dela zehaztea. Arau hauste larritzat jotzen da, halaber, animalien bizitza arriskuan jar dezaketen egoeren eraginpean izatea.

Salbuespena eskatzen da animalia laguntzaileentzat, bestela ezinezkoa izango bailitzateke basurdeak uxatzea eta gaur egun landa-ingurunean arazo handia bilakatu denari ezingo litzaioke erantzunik eman. Kalte handiak eragiten dituzte, eta kostu ekonomiko handia eragiten dute..

EHNEren ustez, Lege hau ikuspegi hiritarretik eta animalisten babesarekin garatu da, lehen sektorea ezertarako kontuan hartu gabe, eta, ondorioz gure gogoetak legetik kanpo geratu dira. Horregatik, erakundeen arteko kontseiluak ere parte hartzea eskatu du. Argi utzi behar dugu ez ditugula gure txakurrak inola ere lege honek eskaintzen duen babesik gabe utzi nahi, eta animalien ongizatea eta oinarrizko zaintza, identifikazioa, eta abar, zaindu eta bete beharreko kontuak direla, baina baserritarron ikuspegia jasotzea beharrezkoa da.