1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Txakurrek identifikatuta egon behar dute

Legeak EAEn eragiten du; Espainiar Estatu mailakoa oraindik onartu gabe dago

  • Se ha publicado la Ley de Protección de Animales Domésticos de la Comunidad Autónoma del País Vasco

Etxeko Animalien Babeserako Legea indarrean sartu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Lege hau etxeko animalia guztiei aplikatzen zaie baldin eta horientzako ez badago aurretiazko araudi zehatzik. Lagun egiteko animalia gisa, txakurrak, katuak eta hudoak ulertzen ditu legeak. Ekoizpen edo errenta animaliak, berriz, ekoizpenera, ugalketara, gizenketara eta abar bideratzen diren animaliak direla zehazten du. Baina bai lagun egiteko animaliak, nahiz ekoizpenera edo errentara bideratutakoak, denak, etxeko animaliak direla zehazten du. Hala ere, ekoizpenera edo errentara bideratutako animaliek badute aurretiazko legerik, beraz, hemen zehaztutako neurri askok ez lieke eragingo.

Espainiar Estatu mailako legea oraindik ere onartzeke dago, baita Animalien Ongizaterako legea ere. Txakurrei dagokienez, lagun egiteko diren edo artzaintzarako diren bereizten ditu, baina denentzat neurri hauek adierazten ditu:

A) Identifikatuta egon behar dute. Artzai txakurren kasuan, erregistroan atal berezi bat sortu behar dute, artzai txakur gisa identifikatu daitezen. Jaio eta bi hilabeteren buruan erregistratu behar dira.

B) Galtzeko zorian dauden bertako arrazak ez badira edo ezaugarri genetiko jakin batzuk gordetzeko behar berezirik ez badago, antzutu egin behar dira.

C) Erantzukizun zibileko asegurua behar dute.

D) Debekatuta dago etxeko animaliak saldu, edo ematea, jarduera horretarako baimendutako establezimentua ez bada, eta aurrez identifikatu gabe baldin badago animalia. Partikularren artean saldu edo eman ahalko da, aurrez identifikatzen badira eta bertako arrazako animaliak baldin badira eta desagertzeko zorian badaude.