1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
2022ko Gazta lehiaketako irabazleen irudia

Artzain Txakur txapelketan, berriz, Aresoko Antonio Alustizaren Ttiki txakurra gelditu da lehen postuan

  • Kortaria SC ha sido la quesería ganadora del Artzain Eguna de Nafarroa 2022

Nafarroako Artzain Egunak berrogeita hamalaugarren aldia ospatu du Covid-19aren pandemiaren geldialdiaren ondoren. Lekarozko Kortaria SCk lortu du lehen postua Infernuko Gasnarekin. ‘La Cuchara de Martín’ jatetxeak eskuratu du gazta erdia enkantean 4.700 euro ordainduta.

Gogotsu ziren antolatzaileak baita parte hartzaileak ere Nafarroako Artzain Eguna ospatzeko. Ohiko Nafarroako Ardi Latxen Esne Gordinarekin egindako gaztaren txapelketaz gain, artzain txakur txapelketa eta Latxa arrazako ganaduaren lehia egin zuten. Aralar Mendi Kultur Elkarteko lehendakariorde Aritz Razkinek egindako adierazpenetan kontzientzia pizteko mezua eman nahi izan dute: “Funtsezkoa da gure ingurumenarekin erlazio positiboa izaten lagunduko diguten jardueren kontzientzia hartzea eta egunerokotasunean ohitura onak barneratzea; izan ere, bertatik dator gure euskarria: etorkizuneko belazeak, biharko artaldea eta geroko belaunaldiek sortuko duten gazta”.

Sariak

  • Latxa arrazako edota Nafarroako Erronkariko ardien esne gordinaz egindako XVI. gazta txapelketa
  1. Lekarozko SC Kortaria (Infernuko Gasna)
  2. Uztegiko SAT Ansonea (Antsonea)
  3. Eulateko Ricardo Remiro (Remiro)
  4. Arruazuko Albi SC (Albi)
  5. Egozkueko Marta Perez Lopenera (Lopenera)

 

  •  LIV. Nafarroako Artzain Txakurren Txapelketa
  1. Aresoko Antonio Alustiza- Ttiki
  2. Oronozko Jorge Oteiza- Lagun
  3. Arruazuko Aritz Ganboa- Txistu 

 

  • Ile moztaile txapelketa
  1. Andoni Eslava (Oronoz)
  2. Mikel Etxeberria (Dima)
  3. Ipar Arrinda (Lekeitio)