1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Irudian, La Leze gaztandegiko Jauregi eta Gorrotxategi

Euskal Herriko Artzain Gazta txapelketarako Gipuzkoatik parte hartu duten gaztagileen lehia egin zuten Legazpin irailaren hasieran.

Bertan Joseba Insaustiren gazta izan zen garaile. Bigarren postuan gelditu zen Elgoibarko Mausitxako gazta eta hirugarrenean, berriz, Zegamako Xabier Azurmendirena.

Ordiziako Euskal Jaien baitako Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta txapelketan, berriz, txapela Arabara joan zen. La Leze gaztandegiko gazta ketuak lortu zuen garaikurra. Horrez gain, gazta irabazlearen erdia nork eramango zuen zehazteko ohiko enkantea egin zuten. Aurten La Bastidako Bodegas Mitartek eskuratu du gaztaren erdia 9.600 eurogatik. Bigarren postua ere Arabara joan zen: Araiako Aixta gaztandegiak lortu zuen, hain zuzen. Eta hirugarren postuan, Legazpin garaikurra lortu zuen Joseba Insaustiren gazta gelditu zen.